Sandie Shaw (Dagenham, Essex, Erresuma Batua, 1947ko otsailaren 26a) pop-abeslaria da; ingelesez kantatzen du. Cilla Black abeslariarekin soularen eraginpean sorturiko pop estilo leun eta zuri berezian nabarmendu zen 1960ko hamarraldian.

Sandie Shaw

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSandra Ann Goodrich
JaiotzaDagenham (en) Itzuli1947ko otsailaren 26a (77 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Robert Clack School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpop singer (en) Itzuli, estudioko musikaria eta mondina (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Sandie Shaw
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaPye Records
Reprise Records
Liberty
RCA Victor
Polydor Records
Virgin Records
His Master's Voice (en) Itzuli
I Dischi del Sole
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Komunista

sandieshaw.com
IMDB: nm0789962 Allmovie: p152529
Spotify: 5uxkcHbgyNbyzq1nyChvCa Musicbrainz: 16963107-9288-43a2-946c-81de2f5eddfa Songkick: 273001 Discogs: 198319 Allmusic: mn0000240081 Deezer: 7454 Edit the value on Wikidata

1964an lortu zuen lehenengo arrakasta, There´s Always Something There To Remind Me abestiarekin. 1965ean, berriro iritsi zen gorenera, Sandie lehen diskoarekin. Antzeko arrakastaz argitaratu zituen beste zenbait lan, harik eta 1967an Eurovision jaialdia irabazi eta nazioarteko ospea lortu zuen arte, Puppet On A String abestiarekin.

1970eko hamarraldian, ez zuen lan aipagarririk egin. 1982an, ordea, beste gonbidatu berezi batzuekin parte hartu zuen BEF fundazioan, eta, harrezkero, hainbat grabaziotako gonbidatu gisa parte hartzeko deitu zioten, adibidez, 1984an The Smiths taldearen Hand In Glove abestian esku hartzeko eskatu zioten. 1988an, The Smiths taldearen Rough Traded disko-etxean sartu zen, eta Hello Angel diskoa eman zuen argitara. 1990eko hamarraldiaren hasieran, hondoa jo zuen disko-etxe hark, eta Virgin etxearentzat hasi zen lanean orduan. 1994an, abesti ospetsuenen bilduma argitaratu zuen, Nothing Less Than Brilliant, eta oso harrera ona izan zuen Erresuma Batuan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sandie Shaw