San Trifon katedrala (Montenegroeraz: Katedrala Svetog Tripuna / Катедрала Светог Трипуна) Kotor hirian dago kokatuta. Montenegron bi katedral katolikoak daude eta hau da horietako bat.[1] Kotorreko Apezpiku Katoliko Kroataren egoitza da;gotzain barruti honek golko osoa hartzen du eta egungo apezpikua Ilija Janjić da.

San Trifon katedrala
Katedrala Svetog Trifuna
Kokapena
Estatu burujabe Montenegro
AdministrazioaKotor Municipality
HerriKotor
Koordenatuak42°25′28″N 18°46′17″E / 42.424311°N 18.771417°E / 42.424311; 18.771417
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Izenaren jatorriaTrifon
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Kotor (en) Itzuli
IzenaTrifon
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
Estiloaarkitektura erromanikoa
Webgune ofiziala

Santua aldatu

San Trifon (bertako hizkuntzaz Sveti Tripun) Kotor hiriko patroia eta babeslea da. 890 urtean itsasontzi batek seirehun urte lehenago erahila izan zen santuaren burua hirira eraman zuen. Europako eliz zaharrenetarikoa da. Egungoa 1166. urtean eraiki zen beste baten gainean.[2]

Historia aldatu

XI. mendean beste baten gainean eraikia, Europako zaharrenetarikoa da. Jatorriz erromanikoa bazen,[3] gaur egungo eraikuntza estilo desberdinak nahasten ditu, pizkundekoa eta barrokoa batez ere. Horren kausa pairatu dituen lurrikaretan bilatu behar dugu. Gogorrena 1667an izan zen eta haren ondorioz dorreak eta fatxada erori ziren. XIX. mendearen amaieran, bestetik, eskuineko habeartea bota eta berreraiki zuten.[3]

Obrak aldatu

Aipatzekoak dira barruan ikus daitezkeen XIV. mendeko freskoak. Aldare nagusian San Trifonen bizitzaren eszenak ikus daitezkeen.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu