San Stefanoko hitzarmena

San Stefanoko hitzarmena 1878ko otsailean, Errusiako eta Turkiako inperioek Balkanetako Gerrari amaiera emateko izenpetu zuten hitzarmena izan zen. Haren arabera, Errumania, Serbia, Montenegro, Bosnia, Herzegovina eta Armeniako iparraldea galdu zituen Turkiak, eta ondorioz, guztiz zabaldu zen errusiarren eragina Balkan herrietara. Errusiako inperioaren barnean geratu ziren Armeniako iparraldea eta Errumaniako Besarabia. Bestalde, Bulgaria Handira bildu nahi izan zituzten hegoaldeko herri eslaviar guztiak. Austria-Hungariak eta Britainia Handiak ez zuten horrelakorik onartu, eta lau hilabete geroago, Berlinen hitzartu zen itunak aldaketa batzuk ekarri zituen San Stefanoko hitzarmenean ipinitakoari.

Hitzarmenaren sinadura, San Stefanon

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Otomandar Inperioko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.