San Sebastian Martiriaren eliza (Donostia)

San Sebastian Martiriaren eliza, herri hizkeran Antiguako eliza, Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen eliza bat da, Antigua auzoko parrokia da. Alfontso XIII.a plazan dago, Matia kalean. Alboan, Antiguoko pilotalekua du.

San Sebastian Martiriaren eliza (Donostia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′51″N 2°00′03″W / 43.314272°N 2.000836°W / 43.314272; -2.000836
Map

Historia aldatu

Historiagile gehienak ados daude eliza honek mila urte baino gehiago dituela. Gainera, 1014. urtean (dokumentuaren data zehatzaren buruz iritzi desberdinak daude) Sancho III Nafarroako erregea Garcés-ek, jada, tenplu hau 'zahartzat' hartzen zuen Leire-ko Monasterioari eman zionean.

Elizaren historia Tomás Eceiza-ren "Glosas Antiguotarras" liburuan dokumentatua dago.[1]

Gerra karlista Antiguako elizarekin bukatu zuen 1836an, dominikanoen ordena klausurazko eliza gisa ere erabilia izan zena. 1881ean, berreraiki zuten, eta kanpandorre bat gehitu zioten handik gertu zegoen Loreto ermita bota zuteneko material soberakinak aprobetxatuz.[2]

1887an María Cristina erreginak eliza hau kokatua zegoen eremua interesatzen zitzaiola udalak jakin zuenean, opari bezala gaztelu bat eraikitzea eskaini zion. Erreginak eskaintza eskertu zuen baina hirirako sakrifizioa izango zela onartu zuen, izan ere, auzotarrak ziren zergak ordaindu beharko zutenak. Azkenean udaletxeak, gaztelu berriranzko bidea irekitzen lagundu zuen soilik.

1888an Antiguako eliza Matia kalera mugitu behar izan zen, elizaren kokalekuan Miramar jauregia eraiki zezaten. 1888ko irailaren 24ean gaur egun ikusgai den eliza berriaren lehenbiziko harria ipini zen. Maria Kristina Espainiakoa eta bere seme Alfontso erregegaia ekitaldi horretan 1889ko irailaren 7an, kokapen berria bedeinkatu zuten eta ekitaldira familia erreal osoa joan zen. egon ziren.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Vasco, Diario. «La milenaria iglesia del barrio del Antiguo. diariovasco.com» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  2. «Geografia e Historia de Donostia - San Sebastian. Patrimonio cultural/ Juan Antonio Saez Garcia» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).