San Petri eliza (Næstved)

San Petri eliza (danieraz Sankt Peders Kirke) Næstvedko bost elizetako bat da. Danimarkako eraikin gotiko handiena eta ederrenetakoa kontsideratzen da.

San Petri eliza
Sankt Peders Kirke
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
UdalerriaNæstved Municipality
Koordenatuak55°13′48″N 11°45′25″E / 55.23°N 11.75704°E / 55.23; 11.75704
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
ErlijioaDanimarkako Eliza
ElizbarrutiaDiocese of Roskilde (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
Kontaktua
HelbideaSct Peders Kirkeplads 16, 4700 Næstved
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Eliza erromanikoa 1135ean eraiki zen aintzinako beste eliza baten gainean. 1375ean eliza gotikoak erromanikoa ordezkatu zuen ondoren.

Eliza aldatu

Adreilu gorriz egindako eliza da. Dorreak 55 metrotako garaiera dauka. Bereziki aipagarria da bost leiho altu dituen aldare aurreko zatia. 1736koa da elizako erlojua, herriko J.D. Gallek egindakoa.

Barnealdean, iparraldeko horman kalkmaleri izena ematen zaien margolan freskoa dago, kasu honetan Valdemar IV.a ageri da Helvig erreginarekin. 1671ean Lorentz Jørgensenek diseinaturiko pulpitua ere ederra da.

Organoa berria da, Aabenraako Marcussen & Son enpresak egin zuen 1960an.

 
Valdemar IV.a ageri da Helvig erregina ageri diren margoa.

Kanpo estekak aldatu