San Pedro de la Roca gaztelua

San Pedro de la Roca gaztelua edo Morro gaztelua, Unescok 1997an Gizateriaren ondare bezala izendatu zuen. Erakunde horren arabera Hispanoamerikako arkitektura militarraren gaztelu osatuena eta hobeto gordeta da. Diseinuaren oinarria italiarra izan zen, errenazimentu estilokoa. Bere bigarren izena dela eta, batzuetan San Juan de Puerto Ricoko San Felipe del Morro gotorlekuarekin nahasi izan da.

San Pedro de la Roca gaztelua
Castillo de San Pedro de la Roca
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Herrialdea Kuba
Kubako probintziaSantiago de Cubako probintzia
HiriaSantiago
Koordenatuak19°58′07″N 75°52′13″W / 19.968706°N 75.8703°W / 19.968706; -75.8703
Map
Arkitektura
Azalera93,88 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv) eta (v)
Erreferentzia841
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea1997 (XXI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gotorleku militar hau Santiago de Cuban dago. Eraikuntza nagusia 1590tik 1610ra egin zen. Zitadelaren eraikuntza 1638 hasi zen eta 42 urte behar izan zituzten lanak burutzeko. Helburua itsas-erasoetatik, bereziki pirateriatik, hiria babestea zen. Gazteluaren lehenengo ideia Pedro de la Roca y Borja gobernadoreak eman zuen eta hortik datorkio izena.

Eraikuntza-lanak eta diseinua Giovanni Batista Antonelli ingeniari italiarrak zuzendu zituen. Ingeniari honen asmoa lur-eremuaren ezaugarriez baliatzea izan zen gazteluaren aukera defentsiboak hobetzeko. Gero behin baino gehiagotan berreraikia eta moldatua izan da. Santiagoko Morro hau bitxi arkitektoniko, estetiko eta historiko bezala dago onartuta. Antonellik beste gotorleku planifikatu zituen Kuban: Cojimar gotorlekua eta Santa Doratea de Luna de Chorrera gotorlekua.

Gazteluak izandako erasoak eta arazoak aldatu

  • 1662an filibustero ingelesek, Christopher Myngs-en agindupean, Santiago de Cuba okupatu zuten eta gotorlekuaren zenbait alde txikitu zituzten.
  • 1663 eta 1669 artean Juan Císcara Ibáñez, Juan Císcara Ramírez eta Francisco Pérez ingeniariak saiatu ziren gaztelua konpontzen eta hobetzen.
  • 1680an Frantziako eskuadra baten erasoa eman zen.
  • 1680, filibusteroen eraso berri bat.
  • 1675an eta 1692an bi lurrikarek gaztelua kaltetu zuten.
  • 1693an gaztelua konpontzeko lanak, Francisco Pérezen agindupean.
  • 1757an, beste lurrikara.
  • 1766an, beste lurrikara.
  • 1775an, gazteluaren alde garrantzitsuak espetxe moduan moldatu ziren, bereziki preso politiko kubatarrak bertan sartzeko.
  • 1898an, Ameriketako Estatu Batuekin izandako gerran berriro ere gaztelu militarraren eginkizunak bete zituen.[1]
 
San Pedro de la Roca gaztelua

Erreferentziak aldatu

  1. René Chartrand (2006). The Spanish Main 1493-1800. Osprey. 64.or. ISBN 1846030056

Kanpo estekak aldatu