San Martin Tourskoaren eliza (Frómista)

San Martin Tourskoaren eliza (gaztelaniaz: iglesia de San Martín de Tours) Frómistako eliza erromanikoa da, Tierra de Campos eskualdean dagoena.[1]

San Martin Tourskoaren eliza (Frómista)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Way of Saint James in the province of Palencia Way of Saint James in the province of Palencia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaPalentziako probintzia
UdalerriaFrómista
Koordenatuak42°16′00″N 4°24′25″W / 42.266715°N 4.406932°W / 42.266715; -4.406932
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1100
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Palencia (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)Harlandua
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-1326
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000066
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

XI. mendean Munia Gaztelakoa kondesak hala eskatuta eraikia[2][3], Erdi Aroan zenbait aldiz eskuz aldatu zen.

1894an Espainiako gobernuak Bien de Interés Cultural izendatu zuen[2] eta 2015ean UNESCOk Donejakue Bidearentzat egindako zerrendan sartu zuen.

Historia aldatu

XI. mendearen bigarren erdian eraiki zuten. XV. mendean dorre bat gehitu zitzaion zinborioaren gainean, kanpandorrea izateko. Beste gela batzuk ere gehitu zitzaizkion, sakristia izateko. Hurrengo mendeetan eraikina kaltetuz joan zen.

XIX. mendean itxi egin zuten, gurtzarako egokia ez zela eta. Horren ondoren, ganga eta horma zati batzuk erori zitzaizkion.

XX. mende hasieran konponketa lanak egin zizkioten, Manuel Anibal Alvarez Amoroso arkitektoaren gidaritzapean. Honek, hasierako itxura bueltatu zion, mendeetan zehar gehitutako elementuak kenduz. Kaltetutako kapitelak eta hagaburuak Palentziako Arkeologia Museora eraman zituzten, eta haien ordez erreplikak ipini zituzten. Konponketak 1904an amaitu ziren.

Ezaugarriak aldatu

Nabeek altuera txikia dute. Zinborio oktogonal bat dauka gurutzaduraren gainean. Aurrealdean bi dorre zilindriko ditu, atariaren albo banatan. Hiru nabeek kanoi-gangak dituzte, eta erdikoa zabalgoa da, eta garaiagoa. Nabe bakoitzaren amaieran abside erdizirkular bana dago.[3]

Hormetan leiho gutxi dauzka. Absideetan eta alboetan dituen leihoak erdi puntuko arkuak dira. Ateen eta teilatuaren aterpean 300 irudi baino gehiago ditu, animaliak, pertsonak edo izaki mitologikoak irudikatuz. Aipagarriak dira xake taula itxurako apaingarriak, teilatuen azpian ageri direnak.

Horma bakoitzean ate bana dauka. Guztira, lau. Kontrahormak ere ageri dira.

Barrualdean apaingarri gutxi dago. Aipagarriak dira zutabeetako kapiteletako irudiak (batzuk berreraikiak dira). Hauetan landareak, animaliak edo kontakizunak agertzen dira (adibidez, Adam eta Ebari buruzkoak edota azeriaren eta belearen alegiari buruzkoak).[2]

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. José Maiso; J. Ramón Lagunilla. (2010). San Zoilo de Carrión en el origen del románico pleno. El románico de las donnas. ISBN 978-84-613-9059-5.
  2. a b c «San Martín de Tours | Palencia Turismo» www.palenciaturismo.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Iglesia de San Martín de Frómista» Portal de Turismo de la Junta de Castilla y León (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.