San Markoko Campanile

San Markoko Campanile, hau da, beste eraikin batetik aparte dagoen kanpandorrea, Veneziako San Marko plazaren izkin batean dago, basilikatik gertu. Hiriko benetako ikurra da. Galileo Galileik bertatik duxi teleskopioaren funtzionamendua erakutsi zion 1609ko abuztuaren 21ean. Aurreko dorrea 1514an altxatu zen baina gaur egun ikusten dena 1912an berreraiki behar izan zuten.

San Markoko Campanile
Campanile di San Marco
San Marko basilika
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Koordenatuak45°26′03″N 12°20′21″E / 45.43403°N 12.33903°E / 45.43403; 12.33903
Map
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea
Izenaren jatorriaSan Marko basilika
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaPatriarchate of Venice (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaLuca Beltrami (en) Itzuli
Estiloaromanesque architecture in Italy (en) Itzuli
Dimentsioak98,6 (altuera) m
Webgune ofiziala

Ezaugarriak aldatu

Eraikina 98,6 metro ditu. Erabilitako material nagusia ladreilua da. Oinarri laukiduna duen 50 metroko prisma bat da. Alde bakoitzak 12 metro neurtzen du. Prisma gainean kanpandegi zuria dago; horretan bost kanpai daude. Kanpandegiak albo bakoitzean lau arku daude. Kanpadegiaren gainean kubo bat dago non Veneziako leihoak eta hiriaren emakumearen sinboloa dago (Giustizia). Eraikina burutzeko, orratz piramidal bat dago eta Gabriel aingeruaren irudiarekin haize orratza.

Historia aldatu

Lekuak kanpandorre desberdinak ezagutu ditu. Lehendabizikoaren eraikuntza Pietro Tribuno duxaren agindupean, IX. mendean hasi zen erromatar aztarnategi baten gainean. Lehenengo hori XII. mendean bukatu zen, Domenico Morosini dogoaren garaian. Baina 1489an tximista batek dorrea larriki kaltetu zuen. XVI. mendean 1511ko lurrikararen ondoren sortutako kalteak konpontzeko lanekin dorreak behin-betiko itxura hartuko du; lan horiek Giorgio Spavento arkitektoarekin hasi ziren eta Bartolomeo Bonen burutu zituen. Hurrengo mendeetan konpoketa batzuk egin ziren, batez ere tximistek sortutako kalteak zuzentzeko: esaterako 1653an, Baldasarre Longhena zuzendu zituen lanak. Azkenik, 1766an dorrean tximistorratza jarri zen. 1820an aingeruaren irudia berritu zen; berria Luigi Zandomeneghik egin zuen. 1902an iparraldeko horman arrakala arriskutsua aurkitu zen; handitzen joan zen eta, azkenean, uztailaren 14ean, goizeko 9:47an, kanpandorrea erabat erori zen. Kalteak ez ziren oso handika izan hala ere, eta inor ez zen hil. 1903ko apirilaren 25ean, eraikin berriaren lehen harria jarri zen; ordukoa da Filippo Grimani alkatearen esaldi ospetsua: dov'era e com'era (zegoen tokian eta zen bezala). Lanak 1912ko martxoaren 6 arte iraundu ziren. Campanile berriaren inaugurazioa apirilaren 25ean izan zen, San Marko festarekin batera. Zaharberritze lanak Gaetano Moretti-k zuzendu zituen.[1][2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Markoko Campanile