San Basilio katedrala

Andre Mariaren Bitartekotzaren katedrala (errusieraz Собор Покрова, что на Рву), San Basilio katedrala bezala ezagunagoa (errusieraz Храм Василия Блаженного), Errusiako hiriburu den Moskuko Plaza Gorrian dagoen katedral bat da. Mundu osoan, bere erraboil formako kupulengatik ezagutzen da (tipula formakoak).

San Basilio katedrala
Храм Василия Блаженного
San Basilio Katedrala
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Administrative okrug of MoscowErdialdeko barrutia (Mosku)
District of MoscowTverskoy District
Koordenatuak55°45′09″N 37°37′23″E / 55.7525°N 37.623056°E / 55.7525; 37.623056
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1555
Izenaren jatorriaIntercession of the Theotokos (en) Itzuli
Erlijioakristautasun ortodoxoa
ElizbarrutiaMoskuko eparkia
IzenaTheotokos
Arkitektura
ArkitektoaPostnik Yakovlev (en) Itzuli
Materiala(k)adreilua
EstiloaRussian architecture (en) Itzuli
Dimentsioak47,5 (altuera) m
Ondarea
Kontaktua
Helbidea109012, г. Москва, Красная пл., д. 2
Webgune ofiziala

Katedrala eraikitzeko agindua, Ivan Izugarria tsarrak eman zuen, Kazango khanerriaren konkista ospatzeko, eta 1555 eta 1561 bitartean eraiki zen. 1588an, Fiodor Ivanovitx tsarrak, kapera berri bat gehitzeko agindu zuen, eraikinaren ekialdeko zatian, San Basilio Bedeinkatuaren hilobi gainean, katedrala, santu honen izenez ezagutzen hasi zelarik.

San Basilio, Plaza Gorriaren hego-ekialdeko muturrean dago, Kremlineko Spaskaia dorrearen eta Diakovoko San Joan Bataiatzailearen elizaren parean.

Katedraleko kupulen xehetasuna

Elizaren aurrean dagoen lorategi batean, brontzezko estatua bat dago, Dmitri Pozharski eta Kuzma Mininen omenez eraikia, nortzuk, Iskanbila Garaiak bezala ezagutzen den garaian poloniar inbaditzaileen aurka borrokatu zuten armadarako borondatezkoak bildu zituzten.

Hasierako ideia, kapera talde bat eraikitzea zen, bakoitza, tsarrak gudu bat irabazi zuen eguneko santu bakoitzari eskainia, baina, erdiko dorre baten eraikuntzak, gune guzti hauek katedral bakar batean batzen ditu. Elezaharrak, Ivan Izugarria tsarrak, Postnik Jakovlev arkitektoa itsu utzi zuela dio, San Basilio Katedralari gailenduko zitzaion beste eraikinik egin ez zezan, baina, dirudienez, nahiko argi dago horixe baino ez dela, elezahar bat, alegia, Jakovlev berak, handik urte batzuetara, Kazango Kremlinaren eraikuntzan parte hartu baitzuen.

San Basilio Katedrala ez da Moskuko Kremlinarekin nahastu behar, honen ondoan dagoena Plaza Gorrian, eta beraz, Kremlinaren zati ez dena. Hala eta guztiz ere, komunikabide askok, bi eraikin hauek nahasten dituzte.


Kanpo estekak aldatu