San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza

San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza Biarritzen (Lapurdi) dagoen eliza ortodoxoa da, Enperatrizaren etorbidean kokatuta[1].

San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBiarritz
Koordenatuak43°29′10″N 1°33′18″W / 43.486178°N 1.554983°W / 43.486178; -1.554983
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1890 - 1892
Foundation stone–laying ceremony 1890eko urriaren 1a
Sagaratzea 1892ko irailaren 13a
Izenaren jatorriaAlexandro Nevski
Erlijioakristautasun ortodoxoa
ElizbarrutiaGreek Orthodox Metropolis of France (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaByzantine Revival architecture (en) Itzuli
Ondarea
Mérimée IDPA64000105
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1879 inguruan Biarritzen oporrak ematen zituzten errusiarrek eliza bat eraikitzeko erabakia hartu zuten. Ordura arte bere errituak Villa Eugénieko areto batean egiten zuten, jadanik hotel bat zena. Aipatutako errusiarren artean leinu inperialaren kideak ere bazeuden, adibidez Alexandro III.aren emaztea zen Maria Feodorovna enperatriza, Lapurdiko kosta maite zuena. 1889an batzorde sortu eta Nikolai Nikonov (1849-1918) arkitektoari eman zioten proiektua. Lehendabiziko harria 1890eko urriaren 13an jarri eta laster bukatu zituzten lanak: 1892ko irailaren 25ean sagaratu zuten, konbidatuen artean enperadorearen lehengusua eta Errusiako enbaxadorea zen George de Beauharnais izanda. Apaizak, hasieran, Paueko eliza ortodoxotik zetozen.

Urriko Iraultza eta gero, elizak Mendebaldeko Europako Errusiako Eliza Ortodoxoen Artzapezpikua nagusia bazuen ere, 1931 eta gero, Konstantinopoliseko patriarka-hiriak zuzendu zuen. 2004ko abenduan bertoko apaiza Moskuko patriarka-hiriaren zuzendaritzapean kokatu zenean, eliztarrek (elizbarrutiaren laguntza zutenak) auzitara jo eta Paueko Auzitegiaren erabakia apaizaren kontrakoa izan zen[2].

 
Elizaren barrualdea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa