Christian Friedrich Samuel Hahnemann (Meissen, Saxonia, 1755eko apirilaren 10aParis, 1843ko uztailaren 2a) alemaniar medikua izan zen, homeopatia izeneko medikuntza mota alternatiboaren sortzailea izateagatik ezaguna dena.

Samuel Hahnemann

(1841)
Bizitza
JaiotzaMeissen1755eko apirilaren 10a
Herrialdea Prusiako Erresuma
BizilekuaBuenaventura (en) Itzuli
Heriotzaformer 1st arrondissement of Paris (en) Itzuli1843ko uztailaren 2a (88 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Montmartreko hilerria
Grave of Hahnemann (en) Itzuli
Heriotza modua: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Johanne Henriette Leopoldine Küchler (en) Itzuli  (1782 -  1830)
Mélanie Hahnemann (en) Itzuli  (1835 -  ezezaguna)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
alemana
italiera
frantsesa
ingelesa
arabiera
Chaldean Neo-Aramaic (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, homeopata, farmakologoa, kimikaria, farmazialaria, unibertsitateko irakaslea eta liburuzaina
Lantokia(k)Leipzig
Dresden eta Torgau
Enplegatzailea(k)Leipzigeko Unibertsitatea
KidetzaAcademy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Minerva zu den drei Palmen (en) Itzuli
Framazoneria
Izengoitia(k)C. H. Spohr

Find a Grave: 7779 Edit the value on Wikidata

Gaztetatik hizkuntza ugari ikasi zituen, tartean ingeles, frantses, italiera, greziera eta latin, arabiera eta hebreera. Sendagintza Leipzig, Viena eta Erlangenen (Bavaria) ikasi zuen, eta tesia egin zuen "Conspectus adfectuum spasmodicorum aetiologicus et therapeuticus" gaia hartuta ("Karranpen zergatiak eta tratamenduari buruzko tesia").

1796an teoria homeopatikoei buruz lehenengo artikulua argitaratu zuen, medikuntza tradizionalaren onurak zein kalteak aintzat harturik abiatuta. Ordutik aurrera beste lan ugari idatzi zituen, guztien artean "Organon der rationellen Heilkunde" ("Sendatzeko artearen organona", 1810) azpimarratu beharrekoa, korronte berriaren kontzeptuak biltzen dituena.

88 urtez hil zen Parisen eta Père Lachaiseko hilerrian mausoleoa eraiki zioten. Haren ondorengo batzuk berak hasitako bideari jarraitu zioten bestela.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo-estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Hahnemann