Samotrazia[1][2] (grezieraz: ΣαμοθράκηSamothraki) Greziako ipar-ekialdeko uhartea da. Egeo itsasoaren iparraldean dago, Hebroseko nomo edo departamenduan, Trazia eta İmroz uhartearen artean. 180 km2 ditu, eta 2.723 biztanle (2005). Hiri nagusia, Samotrazia, ipar-mendebaleko kostaldean dago. Uharte menditsua da (Fengari mendia, 1.600 m). Laborantza eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Samotrazia
Datu orokorrak
Mendirik altuenaFengari (en) Itzuli
Garaiera1.611 m
Motauharte
Azalera178 km²
Geografia
Map
Koordenatuak40°27′00″N 25°35′15″E / 40.45°N 25.5875°E / 40.45; 25.5875
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Macedonia and Thrace
Eskualdea Ekialdeko Mazedonia eta Trazia
Unitate periferikoaHebro (unitate erregionala)
UdalerriaSamothraki Municipality
Ur-gorputzaTraziako itsasoa
Leku geografikoaEgeo

Historia aldatu

K.a. VIII. mendean Samosko kolonoak bertara heldu zirenean, Traziako Samos izena hartu zuen uharteak. Erdi Aroan bizantziarren, genoarren eta turkiarren mende egon zen.

 
Kamariotissa herria.

1863. urtean bertan aurkitu zuten Samotraziako Garaipena izenaz ezagutzen den marmolezko eskultura (K.a. III-II. m.). Emakume hegalduna irudikatzen du, eta K.a. IV. mendearen bukaeran Demetrio I.a Poliorcetesek Salaminan izan zuen garaipenaren omenez eginikoa bide da. Heleniar eskulturaren maisulanetako bat da aipaturiko eskultura (Louvreko museoan, gaur egun).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu