Samivel (Jaiotza-izena: Paul Gayet-Tancrède ; Paris, 1907ko uztailaren 11Grenoble, 1992ko otsailaren 18a) frantses diseinatzailea, margolaria eta idazlea izan zen.

Samivel

Bizitza
JaiotzaParis1907ko uztailaren 11
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaGrenoble1992ko otsailaren 18a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta film-zuzendaria
IMDB: nm7512200 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gaztetan eskiaren eta alpinismoaren inguruko marrazkiak egin zituen. Sail horretatik Delagrave argitaldariak zenbait irudi hartu eta Sous l´Sil des choucas (1931, Belatxingen begipean) umorezko bilduma argitaratu zuen. 1935ean Gargantua et Pantagruel argitaratu zuen. Ondoren Samivel bere testuak idaztera ausartu zen, eta hala sortu zuen Erdi Aroko giroko trilogia bat, Goupil (1936, Azeria), Brun l´Ours (1938, Hartz arrea) eta Les Malheurs d´Ysengrin (1939, Ysengrinen zorigaitzak) lanek osatua. Formatu handia hautatu zuen Samivelek lan horietarako eta, horri esker, perspektiba-efektuak, paisaia handiak, baso eta zelaiak eta argi-ilunak maisutasun handiz marraztu ahal izan zituen. 1935ean Parade des diplodocus (Diplodocusen parada) eta Les Blagueurs de Bagdad (Bagdadeko adarjoleak). Gerra garaian Paristik ihes egin zuen, eta bilduma bat egin zuen Lyongo IAC argitaldariarentzat: François de France. Dumollet (1946) umorezko sail erromantikoa trufa eta parodia kutsuaz helduagoentzako egindako lana du, eta haurrentzako estiloa La Fontaine. 20 fables (1944) eta Train de fables (1947, Fabula-trena) lanetan landu zuen bereziki. Erdi Aroko gaietan oinarritutako Merlin-Merlot eta Le Joueur de flûte de Hamelin (1942, Hamelingo txirula-jotzailea) obrak klasiko bihurtu ziren, eta behin eta berriro argitaratu dira. Gerraren ondoren, marrazteaz gainera, bere filmak aurkezteko hitzaldiak eta mendiari buruzko lanak egin zituen: Contes à pic (1951, Tontorreko ipuinak), Hommes, cimes et dieux (1984, Gizonak, gailurrak eta jainkoak), Opéra de pics (1986, Tontorren opera). Hala ere, haurrentzako liburuen egile eta marrazkigile gisa izan zuen Samivelek ospea.

Erreferentziak aldatu