Samiak[1] Eskandinaviako iparraldean bizi den talde etnikoa da, laponiar[1] izenaz ere ezaguna. Haien herrialdeari Laponia deritzo (samieraz, Sápmi, Sääˊmjânnam edo Säämi; finlandieraz: Lappi; suedieraz: Lappland; errusieraz: Лапландия). Datu zehatzik ez den arren, samiak guztira 80.000 bat lagun direla kalkulatzen da, eta hizkuntza galtzeko arriskuan duten arren, gizatalde hau tradizionalki samieraz mintzatu izan da.

Samiak
Laponiarrak

Sami familia bat, 1900. urtean.
Biztanleak guztira
80.000–100.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Norvegia: 37.890–60.000
 Suedia: 14.600–36.000
 Finlandia: 9.350
 Errusia: 1.991
Hizkuntza
Samiera, norvegiera, errusiera, suediera
Erlijioa
Luteranismoa, Eliza Ortodoxoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Fino-ugriar herriak
Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sami».

Samiak, gaur egun, Norvegiako, Suediako eta Finlandiako iparraldean, eta Errusiako Kola penintsulan bizi dira. Orain 2.000 urte, ordea, herrialde horietako lurralde osoan sakabanaturik bizi ziren. Gero, norvegiarrak, suediarrak eta finlandiarrak finkatu zirenetik, samiak iparralderantz mugituz joan ziren, herrialde horien iparraldean mugatuta gelditu arte.

Samien erdiak itsas arrantzaleak dira, Norvegiako kostaldean; eta gainerakoak, nekazariak, ibai arrantzaleak, eta elur oreinen abeltzainak, batik bat. Dena den, pixkanaka, gizarteko bestelako ogibideetan sartzen ari dira. Hala ere, samien gutxiengo batek gobernuen laguntza eskatzen du, haien kulturaren eta gizartearen iraupena ziurtatzeko: hizkuntzak bultzatu, elur oreinentzat bazka larreak gorde, eta abar.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.