Sam arranoa 1984ko Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoetako maskota izan zen. Arrano buruzuri bat zen, AEBetako ikur bat, nazioko armarrian ere agertzen dena. Bere izena, AEBek ingelesez jasotzen duten ezizenagatik datorkio: Uncle Sam, AEBetako beste ikur bat. C. Robert Moore izan zen maskota honen diseinatzailea, Disneyko artista bat. Sarritan, Eagle Sam deritzonarekin nahasten da, Disneylandeko America Sings atrakzioko aurkezlea, Marc Davisek 1973an diseinatua. Baita Sam arranoa (muppeta)rekin ere.

Jokoak amaitu ondoren, Sam arranoa, atletismoko proba bat iragartzeko erabili zen. Mt. SAC erreleboak Mt. San Antonio Collegen, zehazki, "Los Angeles 1984ko Gazteen Egunak", atletismoan interesatutako gazteentzako promozioa, Olinpiar Jokoek irauten zuten bitartean sortutako karitatezko talde bati laguntzeko lasterketa.


Aurrekoa
Misha
Olinpiar Jokoetako Maskota
1984
Ondorengoa
Hodori

Kanpo estekak aldatu