Samuel Daniel Shafiishuna Nujoma (Ongandjera, Omusati, Namibia, 1929ko maiatzaren 12a) namibiar politikaria da.

Sam Nujoma

1. Namibiako Errepublikako presidentea

1990eko martxoaren 21a - 2005eko martxoaren 21a
← baliorik ez - Hifikepunye Pohamba
Bizitza
JaiotzaOngandjera (en) Itzuli1929ko maiatzaren 12a (94 urte)
Herrialdea Namibia
Familia
Ezkontidea(k)Kovambo Nujoma (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Namibia (en) Itzuli
Namibia University of Science and Technology (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta autobiografialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoaSWAPO

Biografia aldatu

1958an, SWAPO erakundea (Afrikako Hego-Mendebaldeko Herrien Erakundea) sortu zuen Herman Toivo Jatoivorekin batera, mugimendu independentzia zalea eta joera marxistakoa. 1959an, atxilotu egin zuten Nujoma, eta hurrengo urtean erbestera jo zuen. Namibiaren askapenaren alde borrokatu da beti.

Nazio Batuen Batzordean Afrikako Hego-Mendebaldeko arazoetarako kidea da 1960tik. Hegoafrikaren kontrako borroka armatua bultzatu zuen, NBEk Namibiarako ezarri zituen baldintzak betetzen ez zituelako. 1972an Estatu Afrikarren Erakundeak eta 1973an NBEk Namibiaren askapenerako mugimenduaren ordezkari gisa onartu zuten.

1990ean Namibiak independentzia lortu zuenean, Sam Nujoma hango lehendakari izendatu zuten. 1994an eta 1999an berriz aukeratu zuten postu horretarako.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sam Nujoma