Salvatore Totò Riina (Corleone, Sizilia, 1930eko azaroaren 16a - Parma, 2017ko azaroaren 17a) Cosa Nostra edo siziliar mafiako inoizko kide ospetsuenetako bat izan zen. Ezizenez Piztia edo Motza (sizilieraz 'U curtu), bere garaiera txikia dela eta, aipatzekoa da bere izakerak ingurukoengan pizten zuen ikararen ondorioz bere aurrean inor ez zela ezizenez deitzeko gai izan. Bere ibilbide kriminal luzean zehar, berroigeiren bat pertsona hil zituen eta, uste denez, beste mila hiltzea agindu omen zuen.

Salvatore Riina

Capo di tutti i capi

Bizitza
JaiotzaCorleone1930eko azaroaren 16a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1930eko azaroaren 16a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2017ko azaroaren 17a)
HeriotzaParma2017ko azaroaren 17a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurrun-zelulen kartzinoma
Familia
Ezkontidea(k)Ninetta Bagarella (en) Itzuli
LeinuaSiziliako mafia
Corleonesi
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkriminala eta serieko hiltzailea
Altuera158 zentimetro

1980ko hamarkadan zehar eta 1990eko hamarkadaren hasieran, Riina eta Corleonesi izeneko bere familia edo klan mafiosoak gainontzeko klan aurkarien nahiz estatuaren aurkako jardun bortitza garatu zuten: horren gailurra Giovanni Falcone eta Paolo Borsellino epaileen hilketak izan ziren. Azken gertakari horien ondorioz, Mafiaren aurkako siziliar eta italiar askoren gaitzespen erakustaldia gertatu zen eta mafiosoen aurkako kanpaina erraldoi bati ekin zioten. Azken horretan, Riina bera eta haren kide gehienak espetxeratu zituzten.