Salvador Vidal Ribes (Valentzia, 1953ko maiatzaren 2a) bikoizketa aktore valentziarra da. Bere lana antzerkian hasi zuen. 19 urterekin Bartzelonako "Voz de España" estudioetan debutatu zuen "42ko Udara" filmaren bikoizketarekin, esatari paperarekin. Urte batzuk geroago, 1976an, bere lanik garrantzitsuenetarikoa egin zuen Dustin Hoffman bikoiztuz "Marathon Man" filmean. Urtebete lehenago "Gauerdiko cowboya" filmeko Jon Voight bikoiztu zuen, bi filmak zuzendari berarenak izanik, hots, John Schlesingerenak.

Salvador Vidal

Bizitza
JaiotzaValentzia1953ko maiatzaren 2a (70 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, bikoizlea, Esataria eta ahots-aktorea
IMDB: nm0896262 Edit the value on Wikidata

Aktoreen ahotsa aldatu

Bere ahotsa ohikoa izaten da gazteleraz Ed Harris, William Hurt, Michael Douglas, Richard Gere, Mel Gibson, John Travolta, Liam Neeson, Don Johnson eta George Clooney bikoiztean, besteak beste.