Saldias

Nafarroa Garaiko udalerria

Saldias[3] ([s̺alði.as̺]; eskualdeko ahoskeran Saldisa [s̺alðis̺a]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Basaburu Txikian. Nafarroako hiriburu Iruñetik 62 kilometrora dago, eta 122 biztanle zituen 2017. urteko erroldaren arabera. Udalerri hagitz euskalduna da eta Ezkurrako errekak udalerriaren lursailak zeharkatzen ditu.

Saldias
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Saldiasen ikuspegia Soingo Gainatik.

Bandera

Saldiasko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Saldias
AlkateaJacinto Domínguez San Nazario
(CI, indep.)
Posta kodea31747
INE kodea31213
Herritarrasaldiastar, saldistar
Geografia
Koordenatuak43°05′18″N 1°46′51″W / 43.088333333333°N 1.7808333333333°W / 43.088333333333; -1.7808333333333
Azalera9 km²
Garaiera555 metro
Distantzia62 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria124 (2023:  4)
alt_left 54 (%43,5)(2019) (%54,8) 68 alt_right
Dentsitatea13,72 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 20,44
Ugalkortasuna[1]‰ 95,24
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 15,6 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 88,60 (2018:  %-8,12)

Geografia aldatu

Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Bidasoaren goiko isurialdean, Doneztebe eta Leitza arteko errepidean (NA-170). Herrira heltzeko, NA-170 errepidean hasten den NA-4029 herri-errepidea hartu beharra dago. Doneztebera Urrozen barrena ere joan daiteke. Orokietara doan beste errepide bat dauka, eta handik, Iruñera joan daiteke.

Zubietarekin egiten du muga Saldiasek iparraldean, Beintza-Labaienekin ekialdean, Eratsunekin mendebaldean, eta Basaburuaekin hegoaldean.

Ingurune naturala eta klima aldatu

Klima ozeaniko epelaren ezaugarriak daude Saldiasen: euri anitz egiten du, urte osoan; neguan, elurra urtero egin ohi du, behin baino gehiagotan; zabalkunde termiko ertaina du, eta uda garaian ez da lehorterik izaten. Batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa da, eta prezipitazioak, 2.000 mm ingurukoak. Tokirik garaienetan, balio horiek gainditu egiten ditu. Urteroko egun euritsuak 180 izaten dira; hau da, urteko egunen erdietan euria egiten du.

Landaredia ere klima ozeanikoetakoa da: zuhaitz-espezie ugariena pagoa da, eta haritzak ere badira. Pagoa gehienbat udalerriaren iparraldeko alderik menditsuenean dago, eta haritza herri inguruan eta inguruko alderdi apalagoetan. Horretaz gainera, Nafarroa osoan bezala, larix pinu asko landatu dituzte; XX. mendearen amaieran, 80 hektarea inguru.

Auzoak aldatu

Udalerria Urrutiña eta Saldias auzoek osatzen dute. Udaletxea Saldiasen dago, herriburua baita.

Historia aldatu

Historiaurreko aztarnei dagokienez, trikuharri franko daude Irakurri mendian; horietako batzuek muga egiten dute Saldiasen, hiruk guztira. Azango edo Azako mehakan dago bat, eta bi Lexarburun. Horietaz gainera, badira gutxienez beste hiru: bat, Larrazabalen, eta beste biak, Alkaintzeneko gainean.

1192. urtean, Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregeak foruak eman zizkion Saldiasi.

1467. urtean, erregeak Martin Azpilikuetari eman zizkion Saldiasko errentak.

Demografia aldatu

Saldiasko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Saldiasen.

Politika aldatu

2007an Saldiasko alkate kargurako Candidatura Independiente (CI) zerrendako Pedro Urrutia Gragirena aukeratu zuten; bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %2,60) eta boto zuriak zortzi izan ziren (%10,67). Abstentzioa %42,11ekoa izan zen.

Saldiasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Pedro Urrutia Gragirena (CI) 33 Bai
Gabriel Urrutia Artziega (CI) 30 Bai
Francisco Javier Zubieldia Uitzi (CI) 27 Bai
Sebastian Ezkurra Etxekolenea (CI) 25 Bai
Julio Eratsun Eratsun (CI) 25 Bai

Saldiasko alkatea CIko Jacinto Domínguez San Nazario da 2011ko udal hauteskundeez geroztik; urte horretan ere CI izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra.

Saldiasko Udala (2011)
Hautagaiak
Jacinto Dominguez San Nazario
Jose Luis Erasun Erasun
Julian Erasun Erasun
Mikel Mariezku­rrena Baleztena
Xabier Mi­txeo Mariezkurrena

Udaletxea aldatu

Udaletxea Saldiasko plaza nagusian dago, elizaren ondoan. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta kanpoaldeko hormak harrizkoak dira. Udaletxeaz gainera, anbulatorioa, etxebizitza eta ostatu txiki bat daude eraikin berean. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Donibane Plaza z/g

Alkateak aldatu

2007-2011 Pedro Urrutia Gragirena CI
2011-2015 Jacinto Domínguez San Nazario CI

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura aldatu

Bertako hizkeran herriari Saldisa deritzo,[4] eta herritarrak eskualdean kukuak ezizenez dira ezagunak.

Jaiak aldatu

Saldiasko jai nagusiak ekainaren 24an ospatzen dituzte, Donibane egunez.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Sei bat trikuharri daude katalogatuta; denak ere aski hondatuak.
  • Doloreetako Andre Mariaren baseliza, herriko kanposantuaren ondoan; baselizaren barruan, San Antonioren irudi bat dago.
  • Baserri egiturakoak dira etxe gehienak. Etxe horiek eta bordak harriz eta zurez eginda daude.
  • Errota bat. 2006an zaharberritu zioten teilatua. Ez dago martxan. XX. mendean, argindarra sortzeko erabili zuten. Ura errotara eramaten zuen urtegia desegin egin zuen Nafarroako Gobernuak, 2010ean; urtegiko horma harri landuz egina zegoen eta 200 urte beteak zituen bota zutenean.
  • Garai bateko laberen bat edo beste ikus daiteke, etxeei atxikia; horietako bat herrigunean dago, kanpotik zaharberritua. Ogia egiteko eta bestelakoak erretzeko erabiltzen zituzten labeak; gaur egun, martxan daude horrelako bi labe.
  • Erdi Aroko zubi bat dauka Ezkurrako errekan, Doneztebe eta Leitza arteko errepidera ateratzen den bidean.

Saldistar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Patxi Salaberri: «Nafarroako herri izenen bukaerako txistukaria eta toponimoen arautzea», Euskera, 2007, 52. zenbakia, 391 - 394. orrialdeak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa