Saladinen hilobia. Al-Nāsir Salāh ad-Dīn Yūsuf ibn Ayyūb (kurdueraz, Selaheddîn Eyûbîen, arabieraz, صلاح الدين يوسف الأيوبي, hau da, Yusuf, Ayyub-en semea, mendebaldean Saladin bezala ezagunagoa (1138, Tikrit (Irak) - Damasko, 1193ko martxoaren 4) toki horretan lurperatua izan zen. Mausoleoa 1196an eraiki zen, Saladin hil eta hiru urte geroago.[1]

Saladinen hilobia
Ancient City of Damascus
Kokapena
Herrialdea Siria
Siriako muhafazahDamasko eskualdea
HiriaDamasko
Koordenatuak33°30′44″N 36°18′21″E / 33.512111°N 36.305933°E / 33.512111; 36.305933
Map
IzenaSaladin I.a
Arkitektura
EstiloaOttoman architecture (en) Itzuli

Lekua aldatu

Hilobia Omeiatarren meskita ipar-mendebaldeko aldean dago kokatuta. Meskita hori (arabieraz, الجامع الأموي , al-Djāmī banī Umaya) edo Damaskoko Meskita Handia, hiri horretako garrantzitsuena da, munduko zaharrenetakoa.[2]

Ezaugarriak aldatu

Bi hilobi ikus daitezke. Bat, jatorrizkoa, egurrezkoa da eta bertan Saladinen gorpuzkiak jasoak daude. Bestea, marmolezko sarkofagoa, Gilen II.a Alemaniakoak, Alemaniako kaiserra alegia, siriarrei oparitu zien.

Erreferentziak aldatu

  1. Mannheim, 2001, 88.or
  2. .

Ikus gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • Chauvel, Genevieve (2001). Saladino - El Unificador del Islam. Edhasa
  • Baha al-Din Yusuf ibn Rafi ibn Shaddad, A Rare and Excellent History of Saladin. D.S. Richards. Burlington: Ashgate, 2001.
  • Mohring, Hannes. Saladin: the Sultan and His Times. Baltimore, Maryland: The Johns Hopkins University Press, 2008.

Kanpo estekak aldatu