sake (japonieraz: ?, /sa'ke/ ahoskatua) Japoniako alkoholdun edaria da, batez ere arrozarekin egiten dena. Japonian nihonshu (日本酒, eusk: "japoniar pattar") izena ere hartzen du, sake hitza "alkohol edari" oro har esateko erabilia baita.

Sake
rice wine (en) Itzuli
Materialaksake rice (en) Itzuli
Historia
JatorriaJaponia

Sorkuntza aldatu

Japoniako arroz-ardo goxoa esan ohi zaion arren sakeari, Ekialdeko Asiako edozein arroz-edari alkoholdun bezalatsu (hala nola huangjiu eta cheongju edariak), garagardoaren sorkuntzarekin antzekoagoa den prozesu baten bidez sortzen da, non almidoia alkohol bihurtzen den (ardoan, berriz, mahats fruituko azukrea berotuz sortzen da alkohola).

Ggaragardoaren prozesutik ezberdina da dena dela, detaile batean. Garagardoan almidoitik azukrera eta azukretik alkoholera aldatzea bi urrats ezberdinetan gertatzen dam baina sakea hazten denean, konbertsio hauek aldi berean gertatzen dira. Alkohol edukia desberdina da sake, ardo eta garagardoaren artean ezberdina da; garagardo gehienek % 3 eta % 9 artean dute, ardoak, oro har, % 9 – 16, eta sakeak gehixeago % 18 – % 20 dira; nahiz eta askotan % 15 ingurura jaisten den botilan baino lehen urarekin urardotuz.[1]

Zerbitzatzeko modua aldatu

Japonian, non edari nazionala den, sakea zeremonia bereziz zerbitzatzen da, zeramikazko edo portzelanazko botilatxo batetik (non berotua gorde den sakea) sakazuki izeneko portzelanazko kopa txiki batera, edateko. Edari aldaeraren arabera, sakearen tenperatura gomendatua asko aldatzen da.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) LeBlanc, Steven. (2018-11-23). «How Much Alcohol is in Sake? - SAKETIMES - Your Sake Source» SAKETIMES (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. (Ingelesez) Batac-Nguyen, Louie Anne. (2023-08-31). «Sake Ceremonies and Traditions You Should Know – Tippsy Sake Blog}» Tippsy Sake (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.