Saio geruza

OSI erreferentzia-ereduko bosgarren maila, beheko mailen arteko komunikazioa koordinatu eta datu-transferentziaren norabidea kontrolatzen duena. Aurkezpen-mailaren aginduak jasotzen ditu, eta garraio-mailari eskaerak egiten dizkio.

Saio geruzak aurkezpen geruzako entitateen arteko elkarrizketak antolatzea, sinkronizatzea eta datu-transferentzia gardena kudeatzea ditu helburu. Sarearen eta erabiltzailearen arteko bitartekoa da. Igorlea eta hartzaileren artean lan-saioa abiatzen du (login). Aplikazio informatikoen arteko komunikazioa (elkarrizketa) kontrolatzen du. Maila honek baliabide konpartitutako baten konexioa kudeatzen du. Adib: MAP edo NET USE aginduak egiten ditugunean.

Zerbitzuak aldatu

Saio-mailak komunikaziorako ezinbestekoak diren zerbitzuak eskaintzen dizkio aurkezpen geruzari:

  • Igorlea eta hartzailearen arteko saioaren ezarpenaren kontrola
  • Konkurrentzia kontrola (komunikazio bik ez egitea eragiketa kritiko bat une berean)
  • Kontrol-puntuak mantendu. Komunikazioa eteten denean, berrezarpena puntu berean emateko, hasieratik berriro hastea baino.

Saio-geruzaren zerbitzuak bi taldetan sailka ditzakegu:

  • Saioak administratzeko zerbitzuak. Entitate bi batzen dituzte erlazio baterako (login), eta gero banatu egiten dituzte (logoff).
  • Saioko elkarrizketa-zerbitzuak. Datu-transferentzia kontrolatzen dute, datu-transferentziaren noranzkoa nolakoa izango den zehazten dute ere (adib: erdi-duplexa - half duplex - / erabateko duplexa -full duplex-)

Laburbilduz geruza honen eginkizunak:

  • Informazioaren fluxua kontrolatu (adib: erdi-duplexa / erabateko duplexa )
  • Atazen arteko datuen elkar trukaketa kudeatu
  • Elkarrizketa kontrolatu: nor, noiz, iraupena, aldi berean bi noranzko (full-duplex) edo aldi bakoitzeko noranzko izan ditzake (half duplex)

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu