Saint John's (Antigua eta Barbuda)

Artikulu hau Antigua eta Barbudako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saint John's».

Saint John's Antigua eta Barbudako hiriburua eta hiririk handiena da; Karibe Itsasoan dagoen Antigua uhartean dago, Antilla Txikietan. 2008an hiriak 23.342 biztanle zituen; estatu zein uharteko merkataritza-zentro eta portu nagusia da.

Saint John's
St. John's
hiria
Saint John's Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Antigua eta Barbuda
ParrokiaSaint John[1]
Izen ofizialaSt. John's
Jatorrizko izenaSt. John's
Geografia
Koordenatuak17°07′16″N 61°50′41″W / 17.1211°N 61.8447°W / 17.1211; -61.8447
Map
Azalera10 km²
Altuera0-100
Demografia
Biztanleria22.219 (2011)
−2.232 (2001)
Dentsitatea2.221,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1632
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakJersey City eta Limbe (en) Itzuli
Saint John'seko kokapena Antigua eta Barbudako mapan.

Historia aldatu

Europarren aurretik bertan bizi zirenek Wadadli deitzen zuten uhartea 1493 arte Kristobal Kolonek Antigua izena ipini arte.

Bere sorreratik uhartearen hiriburu administratiboa izan den Saint John's 1632an jaio zen etxe-talde txiki gisa, Edward Warnerren buruzagitzapean ondoko Saint Kitts uhartetik heldu zen britainiar talde baten eskutik. Hortik aurrera Britainiar Uharteetatik etorritako biztanleak heltzen hasi ziren, bereziki Irlandatik. Bertako karibearrekin zein frantsesekin lehian ibili ziren lehen urteetan.

1667rako herria handituta zegoen; Afrikatik esklabuak ere hasi ziren heltzen. 1680an gotorleku bat Rat uhartean eraikitzeari ekin zioten, badiaren parean; 1704an amaituta, Fort James izena ipini zioten. Bitartean, 1689rako Falmouth[2] baino handiagoa zen dagoeneko baina hurrengo urtean zikloi tropikal batek herri ia osoa eta portuan zeuden itsasontzi guztiak suntsitu zituen.

1702an kaleak ganoraz doseinatu ziren eta azoka bat eraiki zen. 1747an Justizia Gortearen eraikuntza hasi zen; bere egitekoetarako erabiltzen ez zenean dantzaleku bihurtzen zen. Gaur egun Antigua eta Barbudako Museoa da. 1769an sute batek 260 bat etxe erre zituen, herriaren bi herenak.

1784an Horatio Nelson ospetsua heldu zen oraindik oso ezaguna ez zenean; egun bere izena daraman ontziola eraikitzea agindu zuen. Ez zituen harreman onak garatu bertako biztanleekin eta denbora gehiena herriaren aurrean ainguratuta zegoen bere itsasontzian ematen zuen.

1801ean gobernadorearen egoitza eraikitzen hasi ziren; lehenago alokatutako etxeetan bizi zen. 1830ean Britainiar Antilletako estraineko liburutegia egin zen; pribatua zen. 1842an "hiri" titulua eman zitzaion, elizbarrutia osatzearekin batera. Madeiratik heldutako etorkinekin hiria are gehiago handitu zen eta 1850ean edateko uraren zerbitzua ezarri zen, hiriaren kanpoaldean egin zen urtegi baten bitartez.

Beti uhartearen bizitzaren bihotza, 1981ean Antigua eta Barbudak independentzia lortu zutenean estatu berriaren hiriburua bihurtu zen.

Geografia aldatu

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Saint John's)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31.2 31.8 32.9 32.7 34.1 32.9 33.5 34.9 34.3 33.2 32.6 31.5 34.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28.3 28.4 28.8 29.4 30.2 30.6 30.9 31.2 31.1 30.6 29.8 28.8 29.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.4 25.2 25.6 26.3 27.2 27.9 28.2 28.3 28.1 27.5 26.8 25.9 26.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 22.4 22.2 22.7 23.4 24.5 25.3 25.3 25.5 25.0 24.4 23.9 23.0 24.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 15.5 16.6 17.0 16.6 17.8 19.7 20.6 19.3 20.0 20.0 17.7 16.1 15.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 56.6 44.9 46.0 72.0 89.6 62.0 86.5 99.4 131.6 142.2 135.1 83.4 1049.2
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 11.1 8.7 7.3 7.2 8.6 8.3 11.8 12.7 12.0 12.9 12.4 12.1 124.7
Iturria: Antigua/Barbuda Meteorological Services[3]

Demografia aldatu

Hiriko biztanlerian bere historia eta uharte osoarena islatzen da, bere historiaren lekuko: afrikar jatorrikoak edota afrikar eta europarren arteko nahasketan jatorria dutenak dira gehiengoa, europar gutxiengo bat dagoelarik, haien artean britainiarrak eta portugaldarrak (madeiratarrak bereziki). Ekialde Hurbileko arabiar merkatarien talde bat ere badago.

 
Antigua Recreation Ground cricket zelaia.

Ekonomia aldatu

St. John's Antilla Txikietako hiririk garatu eta kosmopolitenetakoa da. Hirian zehar barreiatuta dauden bere merkataritza eremu eta dendengatik ospetsua da; diseinatzaileek egindako bitxiak eta goi-mailako jantzigintza eta modaren sektorea dira produktu aipagarrienak.

Hiriak uhartean dauden luxuzko opor-guneetako eta bere portura heltzen diren gurutze-ontzietako turistak erakartzen ditu; Europatik eta AEBetatik datozen bisitariek egunero animatzen dituzte hiriko kaleak.

Inbertsio-bankuak ere garrantzi handikoak dira eta mundu osoko hainbat finantza-taldek bulegoak dituzte.

Hiriaren hegoaldean barazki, fruta, haragi eta arrain freskuak egunero saltzen diren merkatua dago.

Gotorlekuan dagoen Antigua Rum Distillery uharteko ron destilategi bakarra da.

 
St. Johns katedrala

Ondasun nabarmenak aldatu

Eraikin zibilak aldatu

  • Badira zenbait museo, haien artean Antigua eta Barbudakoa[4] (Museum of Antigua and Barbuda) eta Itsas Artearena (Museum of Marine Art).
  • St. John'seko ekialdean, North Sound-en erabilera anitzeko Sir Vivian Richards estadioa dago; cricketerako[5] eraikita, 2007ko kirol honetako munduko kopako partida batzuk bertan jokatu ziren. Antigua Recreation Ground estadio nazionala ere hiriburuan dago.
  • Lorategi Botanikoa (Botanical Garden) Factory Road eta Independence Avenue kaleen arteko gurutzean dago; hiriko bazter lasaienetakoa da.
  • Hiriko portuan itsasargia (Antigua Light) dago.
  • Fort James ere portuko sarreran dago; aldirietan Fort George, Fort Charles, Fort Shirley, Fort Berkeley eta Fort Barrington gotorlekuak ere daude.

Eraikin erlijiosoak aldatu

Hiriaren izen bera daukan katedral anglikanoaren (1845) dorre barroko zuriek hiriaren ikuspegia markatzen dute.

Garraioa aldatu

Portuaz gain, Saint John's airez zerbitzatzen duen V. C. Bird nazioarteko aireportua dago.

Hezkuntza aldatu

Arlo honetan American University of Antigua Medikuntza arloko unibertsitate-eskola nabaritzen da.

 
Hiriko portua.

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Saint John's ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Hiriaren izena parrokiarenetik eratorria da.
  2. Hegoaldean, herriska hau Liberta uharteko hirugarren hiriaren ondoan dago.
  3. Normals and Averages. Antigua and Barbuda Meteorological Services (Noiz kontsultatua: 14 October 2012).
  4. Museoaren webgunea.
  5. Britainiar Antilla-ohietan kirolik popularrena da.

Kanpo estekak aldatu