Saint-Malo

Frantziako udalerria

Saint-Malo (galoz Saent-Malo eta bretainieraz: Sant-Maloù) Bretainiako ipar-ekialdean dagoen hiria da, Ille-et-Vilaine/Il-ha-Gwilen departamenduko handienetakoa. Bro Sant Malou lurralde historikoaren hiriburua ere bada.

Saint-Malo
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Ille eta Vilaine
BarrutiSaint-Maloko barrutia
AlkateaClaude Renoult (en) Itzuli
Izen ofizialaSaint-Malo
Commune-de-la-Victoire
Mont-Mamet
Port-Malo
Posta kodea35400
Geografia
Koordenatuak48°38′50″N 2°00′32″W / 48.6472°N 2.0089°W / 48.6472; -2.0089
Map
Azalera36.58 km²
Altuera8 m
MugakideakSaint-Coulomb, Saint-Méloir-des-Ondes eta Saint-Jouan-des-Guérets
Demografia
Biztanleria47.323 (2021eko urtarrilaren 1a)
328 (2020)
alt_left 25.100 (%53) (%44,4) 20.997 alt_right
Dentsitatea1.293,69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakPort Louis eta Gniezno
ville-saint-malo.fr

44.620 biztanle zituen 2012an. Dena dela turistikoa izanik bere populazioa 200.000 biztanletara iristen da udan.

Geografia aldatu

Rance ibaiaren ekialdeko ertzean kokaturik dago, Mantxako kanalaren itsasertzean. Ibaiaren beste aldean Dinard hiria dauka. Hiriaren alde zaharra tonbolo batean eraiki zen eta inguruan uharte txiki ugari ditu, gehienak itsasbeheran lurrarekin lotzen direnak.

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Galoek sortu zuten K.a. I mendean eta ondoren erromatarra izan zen, Reginca edo Aletum izena hartu zuelarik. IV mendean saxoiek hartu zuten eta gotorlekua eraiki zuten estuarioa itsasoko piraten erasoetatik babesteko.

V eta VI mendeetan britoiak iritsi ziren eta San Aaron eta San Brendanek altxaturiko monasterioaren inguruan haziz joan zen hiria. Izena Saint Malo (edo Maclou) apaizak ematen dio, kondairaren arabera Brendani jarraiki Galesetik etorri zenak.

Kortsarioen hiria aldatu

Hiriak beti izan du izaera propioa eta 1590an independentzia aldarrikatu zuen "ez frantses, ez bretoi, malotarra baizik" leloa hartuz. 3 urtez izan zen errepublika independientea. XIX mendean pirata eta kortsarioen babesleku bihurtu zen eta hauek itsasontzi ingelesei zerga ezarri zien Mantxako kanala zeharkatzearen truke.

XX Mendea aldatu

Bigarren Mundu Gerran 1994ko abuztuaren amaieran amerikar eta britainiarren bonbaketek San Maloko alde zaharra erabat suntsitu zuten eta 1948 eta 1960 artean dena berreraiki zen.

1998an Europako babes politika ezartzeko bertan bildu ziren Frantzia eta Ingalaterrako ordezkariak.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Dinard)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.4 18.7 23.2 26.9 29.2 33.1 35.4 39.4 33.1 28.9 19.3 17.6 39.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 9.3 11.9 13.7 17.0 19.8 21.9 22.0 20.0 16.3 12.0 9.2 15.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.4 3.1 4.8 5.9 9.0 11.5 13.5 13.6 11.7 9.4 6.1 3.7 8.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.7 -11.7 -6.2 -2.8 -0.2 3.6 6.7 5.0 2.3 -4.2 -5.9 -9.6 -13.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 67.0 57.6 53.5 53.0 63.6 49.1 49.7 49.4 62.2 86.8 86.8 80.0 758.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.6 10.8 11.1 10.7 10.3 7.8 7.6 8.0 9.7 13.6 13.8 13.4 129.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.5 1.4 0.6 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 1.4 7.9
Eguzki orduak 69.5 84.3 127.5 164.1 188.4 206.4 206.4 198.6 167.1 112.6 77.8 64.0 1666.6
Hezetasuna (%) 84 81 79 79 79 81 81 81 82 85 84 85 81.8
Iturria (1): Meteo France (1981-2010, sunshine 1991-2010) [1][2]
Iturria (2): Infoclimat.fr (humidity, snowy days 1961–1990)[3]

Garraioa aldatu

Britainia Handiarekin lotzen duten ferry asko ateratzen dira bertatik Portsmouth, Poole eta Weymouth hirietara. Trena ere badu, Rennes-erako eta ondoren Pariserako TGV tren azkarra barne. Azkenik 5 kilometro hegoaldera Dinard–Pleurtuit–Saint-Malo aireportua aurkitzen da.

Ondasun nabarmenak aldatu

Aipagarriena hiri harresitua da (frantsesez: La Ville Intra-Muros), Bretainia iparraldeko turismogune garrantzitsuenetakoa bihurtu du Saint-Malo. Bertan Saint Vincent katedrala eta Kortsarioaren etxea daude. Harresien inguruko uharteetan badira gotorleku txiki ugari ere, Fort de la Conchée, Fort National eta Saint-Servan auzoan Solidor dorrea, denak ere hiria eta estuarioaren sarrera babesteko funtzioaz altxatuak. Grand Bé uhartean Chateaubriand idazlearen hilobia dago.

Saint-Maloko akuario handiak urtero 360.000 bisitari inguru hartzen ditu.

Iruditegia aldatu

Herritar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak aldatu