Saint-Étienne eliza (Nevers)

Saint-Étienne eliza Neversen (Borgoinan) dagoen eliza erromanikoa da. XI. mendearen erdialdean eraikia, Cluny ordenaren garaian eraiki zen; Auverniako eta Borgoinako estiloen eragin zuzena ere erakusten du. Askoren iritziz Frantziako ederrenetariko bat da.

Saint-Étienne eliza (Nevers)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Borgoina-Franche-Comté
Departamendua Nièvre
BarrutiNeverseko barrutia
Frantziako udalerriNevers
Koordenatuak46°59′31″N 3°09′52″E / 46.99181°N 3.16444°E / 46.99181; 3.16444
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1063 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaEztebe
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Nevers (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00112940
Kontaktua
Helbidearue Saint-Étienne eta rue du charnier
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Eliza hau Frantziako Donejakue Bidearen leku garrantzitsua izan zen. Frantzian lau ibilbide ditu Donejakue Bideak eta Neverstik igarotzen zuena Vézelayn hasten zen. Priore barruti hau Gilen I.a Neversko kondeak sortu zuen. Hasieratik Cluny ordenare agindupean jarri zuen. Eliza 1063 eta 1097 artean altxatu zen. Dena dela, eliza honen historia VII. mendean hasi zen, san Columbanusen erregela emakumezkoen komunitatea sortu zenean. Eliza aberatsa zen baina herritik kanpo egina zegoen eta horrek arazo handiak ekarri zizkion, tartean suntsipen larriak. 1063an, Hugo II.a Champallementekoak horrela eskatuta, san Silvestren kalonjeak bertaratu ziren. 1608an Cluny ordenak ordezkatu zituen. Eliza 1097an amaitu zen eta urte berean Yves Chartreskoak kontsakratu zuen.

Frantziako Iraultzarekin eliza desakralizatua izan zen eta bihitegi bezala erabilia. 1792an elizaren hiru kanpandorre erromanikoak eta nartexa bota zituzten. 1798an berriro ere parrokia eliza bihurtu zen eta 1840an Frantziako monumentu historikoa izendatu zuten.[1]

Arkitektura aldatu

[[Archivo:Plan.eglise.Saint.Etienne.Nevers.png|thumb|Elizaren oinplana, Viollet-le-Ducek marraztuta.]] Elizaren oinarrizko arkitektura XI. mende amaierako Cluny ordenaren mugimenduarekin erabat lotuta dago. Oinplanoa latindar gurutzearena da eta horrek eliza erromaniko garatua erakusten du. Barrualdea soila da eta ia apaingarririk gabekoa.

Sei tramuko hiru habearte ditu. Lehendabizkoa kanpandorre erromaniko batekin burututa egon zen; aldamenekoak tribunekin burututa daude. Transeptu zabala du, gurutzadura laukidunarekin, kupula batekin estalita; kupula tronpen gainean dago, eta absidioloak bi besoetan orientatuta. Koroak abside zirkuluerdi formakoak absideko habeartearekin eta hiru kapera erradialak.

Oinplanta eredu hau oso ohikoa izango da XII. mendean, Frantziako erromesen eliza handietan: Toulousekoa edo Conqueskoa, Beaunekoa eta Paray-le-Monialeko Jesusen Bihotz Santuaren basilikan.

Habeartea bere garaiera dela eta, oso berezia da, 18 metro baititu. Bere egitura hiru mailetan dago egina (arkuteria, tribuna, leiho garaiak) arku bikoitzez jasota itsatsita dauden zutabe luzeen gainean, kanoi ganga baten azpian. Horri eskerargia barruraino sartzen da eta elizak barrutik bolumen handia erakusten du.

Presbiterioak ere hiru maila erakusten ditu. Arkuteriak habeartekoak bezalakoak dira baina estuagoak eta, gainean, arkuteria itsua eta haren gainean bost leiho garaiak espazio sakratua argitzeko.

Kanpo aldean, buruan, bost absidiolo daude. Deigarria da, bestetik, oso ondo landuta dauden harlanduak. Dena dela, bota ziren dorren falta nabarmena da zeren eta, ondorioz, eraikina astunagoa gertatzen da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu