Saibi

Euskal Herriko mendia

Saibi[1]Saibigain izenaz ere ezaguna— Abadiñoko (Durangaldea, Bizkaia) mendi bat da, 946 metro garai. Urkiola inguruan dago, izen bereko mendilerroan, Eskuagatxeko mendilerroaren hegoaldeko muturrean, Anbotoko mendilerrotik hurbil.

Saibi
Datu orokorrak
Garaiera946 m
Prominentzia196 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°05′59″N 2°39′57″W / 43.0997°N 2.6658°W / 43.0997; -2.6658
Honen parte daEuskal Herriko arkua
MendikateaSaibigaingo mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUrkiolatik

Gerra Zibileko pasarteak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Saibigaingo gudua»

Saibi mendia izan zen gudarien erresistentzia lekua frankisten aurka Espainiako Gerra Zibilean. Apirilaren 6tik 15era hamaika egunez borroka latzak izan ziren bi bandoen artean, azkenean faxistak garaile gertatu arte.

Gaur egun, eusko gudarien aldeko oroitarria eta monumentua dago tontorrean, gurutze handia zehazki. Izatez, gurutze hau frankistek ipini zuten bere hildakoen omenez baina 1976an, Franco hil eta gutxira esan nahia aldatu, plaka bat jarri eta gudarien aldekoa bihurtu zuten gurutze hau[2].

 
Eusko gudarien omenezko oroitarria Saibigaingo tontorrean

Abiapuntuak aldatu

 
Urkiola Sabigaingo tontorretik ikusita. Ezkerraldetik eskuinaldera, Arrietabaso, Mugarra, Untzillaitz, Axtxiki, Alluitz eta Anboto.

Tontorrera ailegatzeko hiru bide daude.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Joseba Aurkenerena: Bediaga komandantea eta Sabingaingo gudariak. [1]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa