Sahul, kontinente australiarra ere deiturikoa, Ozeaniako kontinentean kokatutako eskualde geografikoa da. Australia, Tasmania, Ginea Berria eta inguruko uharte batzuek (Aru eta Raja Ampat) osatzen dute. Australia Papua Ginea Berritik Torres itsasarteak, eta Tasmaniatik Bass itsasarteak bereizita egon arren, hiru lur masak plataforma kontinental bereko urgaineratutako zatiak dira, eta ikuspuntu biologiko, geologiko, eta antropologikotik oso erlazionatuta daude.

Azken glaziazioan urgaineratutako lurren eremua, itsasoaren maila gutxi gorabehera 150 m beherago zen. baita Tasmaniako eta Hego-ekialdeko Australiako glaziarren (zuriak) kokapena ere.
Satelite bidezko argazki honek Australia, Ginea Berria eta Tasmania lotzen dituen plataforma kontinentala erakusten du.

Zeelanda Berriko uharteak ez dira Sahulen parte hartzen, baina bai Australasiako parte biogeografiarekin lotutako beste helburu batzuetarako.

Kanpo estekak aldatu