Saga Geminiskoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. XX. mendean Geminisko urrezko zalduna eta Santutegiko sagako antagonista nagusia da. Jendearentzat ia jainko baten parekoa da, bere ontasunaren ondorioz.

Saga Geminisekoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaGrezia
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Pertsonaiaren garapena aldatu

Masami Kurumadak, hasiera batean, zalantza egin zuen Geminisko zalduna izaera bikoitzeko zaldun bat bezala sortzea eta anaia biki bat ematearen artean. Azkenean, bi baliabideak erabili zituen, Santutegiko sagan izaera bikoitzeko zaldun bat delarik, baina Poseidonen eta Hadesen sagatan anaia biki bat ematen dio, Kanon Geminiskoa.

Istorioa aldatu

Jatorrizko istorioaren aurretik aldatu

1973an, une horretan Santutegiko patriarka den Shion Ariesekoak, gerra santu berri bat iristear dela eta, patriarka berri bat izendatzea erabakitzen du. Gainontzeko urrezko zaldunak oraindik gazteegiak direla eta, bere aurrera une horretan nagusienak diren bi urrezko zaldunak deitzen ditu: Aioros Sagitariusekoa eta Saga Geminisekoa. Shionek Aioros aukeratzen du bere oinordeko bezala. Honen aurretik, animean, bere anaia Kanon bere gaiztotasunari buruz konbentzitzen saiatzen da, baina Sagak ez dio kasurik egin nahi eta, hala, Kanon Sunion lurmuturreko kartzelan sartzen du.

Baina Saga ez dago ados Shionen erabakiarekin eta soilik patriarka egon daitekeen tokia den Star Hillera joaten da eta Shioni erabaki horren zergatia galdetzen dio. Shionek Sagari, honen bihotzean gaiztotasunaren hazia nabaritu duela erantzuten dio, eta, honen ondoren, Sagak Shion hiltzen du eta patriarkaren tokia usurpatzen du. Patriarkaren aretoan, daga bat hartuta, Atenea hiltzen saiatzen da. Baina Aiorosek, azken unean, daga geldiarazten du, eta berarekin eramaten du Atenea. Sagak traidoretzat jotzen du Sagitariuseko urrezko zalduna, eta hau erasotzen du, patriarkaren aretoko horma bat hautsiz. Handik ihes egiten du Aiorosek Atenearekin.

Jatorrizko istorioan aldatu

Hamabi Etxeetan aldatu

Saori/Atenea, Shun Andromedakoa, Seiya Pegasokoa eta Hyôga Beltxargakoa hegazkinean iristen dira santutegira. Han Shiryu Dragoikoarekin topo egiten dute, eta, berehala, gidariaren papera egiten duen Ptolemy Gezikoarekin. Arieseko tenplura abiatzerakoan Ptolemyk jainkosa eta zaldunak erasotzen ditu. Zaldunei, Ptolemyren gezi horiek irudikeri soil iruditzen zaizkie, baina bat Atenearen bularrean sartzen da, eta geziko zaldunak brontzezko zaldunei Atenea salbatu nahi baldin badute hamabi ordu baino ez dituztela esaten die.

Zaldunek erlojupeko lasterketa bat abiatzen dute, lehenik Arieseko tenplura abiatuz. Han Mu Ariesekoarekin topo egiten dute, eta bere ikasle Kikiri brontzezko zaldunei hauen armajantzien kalteak erakusteko esaten dio. Muk armajantziak konpontzea eskaintzen die eta zaldunek onartu egiten dute. Ordu beteren buruan Muk bere lana amaitu du eta brontzezko zaldunek euren armajantzi berriak janzten dituzte eta Arieseko tenplua zeharkatzen dute.

Tauruseko tenplura iristean Aldebaran Taurokoarekin topo egiten dute. Shunek, Shiryuk eta Hyôgak erasotzen dute, baina Tauroko zaldunak erraz kentzen ditu gainetik. Azkenean, Seiya da Tauroko urrezko zaldunaren aurka borrokatzen duena, azkenik garaipena lortuz eta Aldebaranen kaskoko ezkerreko adarra moztuz. Hala zeharkatzen dute lau zaldunek Tauroko tenplua.

Geminiseko tenplura iristean, lau zaldunek tenplua bitan banatuta ikusten dute. Seiya eta Shiryu ezkerrekotik doaz. Euren aurrean Geminiseko zaldunaren irudi bat agertzen da, baina Argol Perseokoaren aurka borrokatzeko bere burua itsutu zuen Shiryuk irudi hori ilusio hutsa baino ez dela nabaritzen du, eta biek berehala zeharkatzen dute tenplua. Shun eta Hyôga eskuinekotik doaz. Eurek ere Geminiseko zaldunaren irudia ikusten dute. Shun beragana hurbiltzen da, eraso ezean tenplua zeharkatzen utziko diela pentsatuz. Baina ez da hala. Sagak, Beste Dimentsio Bat teknikarekin Hyôga beste dimentsio batera bidaltzen du, baina eraso hori Shunek eteten du, dimentsioak zeharka ditzakeen bere katearekin patriarkaren aretoan dagoen Saga zuzenean erasoz. Hala, Hyôgak Librako tenplua amaitzen du.

Hango zaindaria Dohko Librakoa da, Shiryuren irakaslea, baina Dohko Rozanen dago, Hadesen espektruak irten daitezkeen tokia zaintzen, aurreko gerra santuan Misopethamenosa jaso ondoren. Librako tenpluan Hyôgak bere irakasle den Camus Akuariokoarekin topo egiten du, bere aurka borrokatuz. Beltxargako zaldunak oraindik ez du zazpigarren zentzua garatu, eta bere irakasleak erraz garaitzen du, Hyôga kristalezko zerraldo batean ehortziz.

Bitartean, Shun, Shiryu eta Seiya Kantzerreko tenplura iristen dira. Bertako zaindaria Death Mask Kantzerrekoa da. Honek patriarkaren tokia usurpatu duena nor den badaki, baina, hala ere, Sagaren pentsaera bera du. Hiru brontzezko zaldunek Death Masken biktimak izan diren aurpegiak ikusten dituzte. Seiyak aurrera jarraitzen du eta Shiryuk Death Masken aurka borrokatzen du. Bere Infernuko Uhinak teknikarekin, Yomotsura doaz bi zaldunak. Urrutira, Death Maskek Shiryuren neskalaguna den Shunrei erasotzen du, eta horrek, lehen aldiz, Shiryugan gorrotoa pizten du. Aurretik bere armajantziak Death Mask uzten du. Eta abantailarekin borrokatzea gogoko ez duenez, Shiryuk ere bere armajantzia kentzen du. Hala, azkenean, Shiryuk Death Mask garaitu eta hiltzen du.

Seiya Leoko tenplura iristen da, eta han Aioriarekin topo egiten du. Une horretan Pegasoko zalduna ez da ohartzen, baina Leoko urrezko zalduna Sagaren Satan Inperiala teknikaren eraginpean dago. Aioriak behin eta berriz erasotzen du Seiya, eta honek ez du ulertzen Leoko zaldunaren jokaera. Tenpluaren kanpoaldean, Shiryu eta Shun tenplurantz doaz, baina Pegasoko armajantzia lortzeko Seiyaren arerioa izan zen Kassiosekin topo egiten dute eta maldan behera bidaltzen ditu.

Beranduago, Kassios Leoko tenplura iristen da eta Aioria eta Seiyarekin topo egiten du. Seiyak Kassiosen aurka borrokatu beharko duela pentsatzen du, baina ez da hala gertatzen. Kassiosek Aioria Geminiseko zaldunaren Satan Inperialaren eraginpean dagoela kontatzen dio, eta ez dela teknika horretatik askatuko bere begien aurrean norbait hil arte. Hor ulertzen du Seiyak ordurarte Aioriarekin gertatu zaiona. Kassiosek bere besoekin estutzen du Aioria, Seiyari tenplua zeharkatzeko esanez, baina Aioria nahiko erraz askatzen da eta Seiya hiltzeko prestatzen da, baina Kassios bien artean jartzen da eta Aioriaren teknika bete-betean jasotzen du, handik gutxira hilda geratuz. Une horretan askatzen da Aioria Satan Inperialaren eraginetik.

Brontzezko zaldun guztiak Virgoko tenplura iristen dira, eta Shaka Virgokoa begiak itxita ikusten dute. Aioriak Shakari begiak irekitzen ez uzteko esan zien, eta kontu handiz hurbiltzen dira. Eta eraso egiten dute, baina erraz kentzen ditu gainetik Virgoko zaldunak. Shun Shakaren aurka borrokatzeko prestatzen da, baina, berehala, bere anaia Ikki Fenixekoa agertzen da, eta bera da Virgoko zaldunaren aurka borrokatzen duena. Ikkik bere Mamu Kolpe edo Mamu Ukabila teknika erabiltzen du, baina urrezko zaldunagan inongo eraginik ez duena. Shakak armajantzia suntsitzen dio Ikkiri, baina honi birsortu egiten zaio. Azkenean, Tenbu Hôrin edo Zeruko Altxorra teknika erabiltzen du, begiak irekiz. Ikkik nahita jasotzen du teknika, bere bost zentzumenak eta pentsamendua ere galduz, baina Fenixeko zaldunak teknika horretatik askatzea lortzen du, Shiryuren Azken Dragoiaren antzeko teknika bat erabiliz Shaka bizkarretik helduz eta Fenixaren sutan bere buruaz beste eginez, hala Virgoko zalduna garaituz.

Shun bere anaiaren heriotzaren aurrean negarrez geratzen da, Shiryu eta Seiya Librako tenplurantz abiatuz. Azkenean, bere anaiaren oroitzapen baten ondorioz, bere lagunekin batera abiatzen da zazpigarren tenplura. Librako tenplura iritsitakoan Hyôga kristalezko zerraldo batean ehortzita ikusten dute. Orduan, Librako armajantzia agertzen da euren aurrean. Shiryuk, ezpata bat hartuta, zerraldoa moztu eta Hyôga askatzen du. Shun han geratzen da, bere gorputzaren berotasuna eta bere kosmosarekin Hyôgari berotasuna emanez.

Shiryuk eta Seiyak aurrera jarraitzen dute, eta, handik gutxira, Shunek jarraitzen die. Zortzigarren tenplua den Scorpiusekora iristen dira. Han Milo Scorpiusekoarekin topo egiten dute. Errestrikzio teknikarekin mugitu ezinik uzten ditu. Baina, handik gutxira, Hyôga iristen da. Eta bera da Miloren aurka borrokatzen duena, besteek aurrera jarraituz. Behin eta berriz jasotzen du Beltxargako zaldunak Scorpiusekoaren Orratz Gorrindola teknika, baita horietako azkenekoa den Antares ere, baina, aldi berean, Scorpiuseko zaldunaren hamabost puntuak jotzen ditu bere Diamante Hauts teknikarekin, eta Scorpiuseko zaldunak, urrezko armajantziagatik izango ez balitz, hilda amaituko zuela esaten dio. Horren ondorioz, Milok Hyôgaren odolustea geldiarazten du, hala aurrera jarraituz.

Kanpo estekak aldatu