Sada Abe (japonieraz: 阿部 定 Abe Sada?, Kanda (Tokio), 1905eko maiatzaren 28 – 1970 pasa ondoren) Japoniako geisha izan zen. 1936an bere amorantea ito egin zuen, eta ondoren genitalak moztu zizkion.[1]

Sada Abe

Bizitza
JaiotzaKanda (en) Itzuli1905eko maiatzaren 28a
Herrialdea Japoniar Inperioa
 Japonia
Heriotzaezezaguna, 1970 ondoren (118 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakgeisha, kriminala eta sexu-langilea

IMDB: nm4492690 Find a Grave: 106722541 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Sada Abe erdi mailako familia baten zazpigarren seme-alaba zen; guztira zortzi ume izan ziren baina bakarrik lau iritsi ziren helduarora. Familiak Kanda tatamiak egiteko lantegia zuen. Osakan prostituzio munduan sartu zen eta 1930. hamarkadan Tokion. Han ospe txarra lortu zuen: iskanbila ugari sortu zituen, bezeroei dirua lapurtzen zien, prostituzioa legala zen lokal bat utzi zuen zerbitzari bezala aritzeko. Prostituzio ilegalean ere aritu zen baina behin baino gehiagotan uzten saiatu zen.[2]

Sada Aberen ospea amorante hil zuenean zabaldu zen. 1936ko maiatzaren 18an, sexu harremanetan ari zirela, Saba Abek Kichizo Ishida amorantea ito egin zuen, ondoren, zakila eta barrabilak mozteko. Ondoren atxilotu zuten, eta Bigarren Mundu Gerra bukatu arte egon zen preso. 1948an bere autobiografia idatzi zuen, Memoirs of Abe Sada: Half a Lifetime of Love, japonieraz. 1970. hamarkadan desagertu zen eta pentsatzekoa da gaur egun hilda dagoela.[3]

1976an Nagisa Oshima zinema zuzendariak Ai no korīda (Zentzumenen inperioa) filma egin zuen bere ospea mundu osoan zabalduz.

Bibliografia aldatu

  • Abe, Sada (1948). Memoirs of Abe Sada: Half a Lifetime of Love (阿部定手記―愛の半生 Abe Sada shuki – Ai no hansei), 1998, Tokyo: Chuokoron sha. ISBN 978-4-12-203072-5.

Erreferentziak aldatu

  1. Donald Richie. Retratos japoneses: crônicas da vida pública e privada. São Paulo: Editora Escrituras, 2000. pp. 42-47.
  2. Schreiber, Mark (2001). «O-Sada Serves a Grateful Nation». The Dark Side: Infamous Japanese Crimes and Criminals. Tokio: Kodansha. 184-190 or. ISBN 4-7700-2806-7.
  3. Johnston, William (2005). Geisha, Harlot, Strangler, Star: A Woman, Sex, and Morality in Modern Japan. New York: Columbia University Press. ISBN 0-231-13052-X.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu