Sabrina (1954ko filma)

Sabrina 1954an filmatutako drama-komedia bat da. Billy Wilder izan zuen zuzendari, eta aktore nagusiak Humphrey Bogart, Audrey Hepburn eta William Holden ditu. Wilderrek Paramount Pictures zinema promotoreekin egindako azken filma izan zen, zuzendariak haiekin emandako 12 urteen azkenean.

Sabrina (1954ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1954
IzenburuaSabrina
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa eta komedia dramatikoa
Iraupena113 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaSabrina Fair (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Billy Wilder
Gidoigilea(k)Ernest Lehman (en) Itzuli
Billy Wilder
[[Kategoria:Ernest Lehman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Humphrey Bogart
Audrey Hepburn
William Holden
Walter Hampden
Martha Hyer
John Williams
Marcel Dalio (en) Itzuli
Nella Walker (en) Itzuli
Francis X. Bushman
Ellen Corby
Nancy Kulp
Marcel Hillaire (en) Itzuli
Paul Harvey






[[Kategoria:Marcel Dalio (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nella Walker (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Marcel Hillaire (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaBilly Wilder
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaArthur P. Schmidt (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaHal Pereira (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaFriedrich Hollaender
Argazki-zuzendariaCharles Lang
Jantzi-diseinatzaileaEdith Head
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York eta Paris
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0047437 Filmaffinity: 326992 Allocine: 5256 Rottentomatoes: m/1018047-sabrina Allmovie: v42513 TCM: 16295 Metacritic: movie/sabrina TV.com: movies/sabrina-1954 Netlix: 60011732Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sabrina Fairchild (Audrey Hepburn) Larrabee familia dirudunaren txoferraren alaba da. Bere aita, Thomas (John Williams), Larrabee familiaren zerbitzutan egon da betidanik eta haien garagearen gaineko apartamentuan bizi izan da beti. Sabrinak, beraz, familiaren zerbitzu langileen taldean hezi da, baina Larrabee familiako seme gazteenaz, Davidez (Holden) maitemindua egon da txikitatik. David ordea, itxura oneko gizon aberatsa da, andrezalea eta lanik gabe, gozatzen bizi dena. Era honetan, inoiz ez da Sabrinan fijatu, txoferraren alaba baitzen. Sabrinak, ordea, zuhaitz batetik ikusten du David, Larrabee familiako ozpakizunetan, bere amorante anitzak erakartzen.

Thomas Fairchildek, Sabrinaren aita, kezkatuta, bere alaba Parisera bidaltzen du sukaldari ikasketak egin ditzan. Neska Frantziara habiatzen da eta ikasketak burutzen ditu, bere janskera eta estiloa guztiz finkatuz. Etxera itzultzean emakume dotorea da, ez da jadanik ume bat eta Daviden atentzioa lortzen du.

Linus Larrabee (Humphrey Bogart), Daviden anai nagusi eta arduraduna da, Larrabee enpresaren burua. Larrabee enpresa tratutan dago beste enpresa handi batekin eta akordioaren hitzetan beste enpresako zuzendariaren alaba eta David Larrabeeren ezkontza ulertzen da. Ezkontza hau ekonomikoki oso onuragarria litzateke familiarentzat baina, Daviden ikusmiran Sabrina dago, eta emakumeei dagokienean ekonomi arloak ahazten ditu. Hau ikustean, Linusek, bere arrazionaltasun gogorraz eta hoztasunez Sabrina bere anaiarengandik urruntzeko plana aurrera eramaten du, eta azkenik neska liluragarriaz maitemintzen da. Bere zurruntasunak eta buru itxiak ordea, begiak estaltzen dizkio, eta Sabrina barku batean igotzen du Paris bidean.

Azkenik, David da Linusi sentimenduak argitzen dizkiona eta bere maitasunaren bila irtetea bultzatzen duena.

Oscar Sariak aldatu

1954an bost Oscarretarako nominatua izan zen: zuzendari onenari, zuzendaritza artistiko onenari, emakume aktore onenari, gidoi onenari, argazki onenari eta janzkera onenari. Azkenik, azken horrekin bakarrik gelditu zen, Edith Head diseinatzaileari emana.

Argazki galeria aldatu

Sabrina filmaren irudiak

Kanpo estekak aldatu