Sabinarrak[1][2] (latinez: Sabini; antzinako grezieraz: Σαβῖνοι) etruriar, latindar, ekuo, liguriar, samnitar, sabeliar eta herniarrekin batera, beste batzuen artean, erromatarren aurreko Italian bizi izan ziren herriak ziren. Euren jatorria ezin da ziur zehaztu, baina Lazioan historiaurretik bizi izan zirela uste da, eta, behin Erromatar Errepublika sortu ostean, erromatar kultura eure egin zutela eta Erromako hiritar izatera iritsi zirela. Erromaren sorreraren elezahar troiarrarekin lotzen dira.

Sabinarrak Lazioan, Erromatik gertuko muinoetan bizi zen herri abeltzain bat zen, Apenino mendien mendebaldean kokatu zirenak, Nera ibaiaren ekialdeko ibar guztia eta Velino ibaiaren bi ertzak hartuz, Tiber eta Aniene (Annio) ibaietaraino iritsiz hegoaldean.

Gaur egun, sabinarrak bizi izan ziren lurraldeari Sabina deitzen zaio. Erromatar garaian, idazle klasikoek "sabinarren lurraldea" bezala aipatzen dute (Sabinorum ager edo Sabinus ager latinez), Sabinia edo Sabina izena greziarrek eman zioten bitartean (Σαβινη).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu