SPQR Senatvs Popvlvsqve Romanvs esaldi latindarraren akronimoa da "Erromako Senatu eta Herria" bezala itzultzen delarik. Zenbait bertsio daude akronimoaren esanahi zuzenari buruz, azken sigla den Rren deklinabidearen arabera, Romanvs (erromatar herria) edo Romæ (Erromako herria) bezala deklina daitekeelarik, bi era hauek ohikoenak direlarik. Trajanoren Zutabeak, lehenengoa eskaintzen du.

Idazkuna Titoren Arkuan
S.P.Q.R. idazkuna duen estolda Erroman.

Erromatar legioen zutoihaletako ikurra izan zen, Erromatar Errepublika eta Erromatar Inperioaren izen ofizialaz gain. Erromako gaur egungo armarrian ere agertzen da, baita hiriko estolda bakoitzean ere (Mussoliniren ekimenez, zenbait alditan erabili zuena bere erregimenarentzako propaganda egiteko) eta gainontzeko hiri altzarietan ere.

Bitxikeria gisa, akronimoaren esanahi umoretsu bat "Sono pazzi questi romani" italiar esaldiak ematen du Erotuta daude erromatar hauek bezala itzuliko litzatekeelarik, Asterixen komikietan Obelixek oso erabilitako esaldia.

Kanpo estekak aldatu