Sporting Club de Bastia Korsikako futbol taldea da, Frantziako txapelketatan aritzen dena. Frantziako kopa bat irabazi zuen eta UEFA Kopako finalera iritsi zen 1978an. Bastia hirian du egoitza.

Sporting Club de Bastia
Ezizena(k)I Turchini , I Lioni di Furiani , Les Bleus
Sorrera1905
Futbol zelaiaStade Armand Cesari
edukiera: 16.480 lagun
inaugurazioa: 1932
PresidenteaKorsika Pierre-Marie Geronimi
EntrenatzaileaPortugal Rui Almeida
Liga12. maila
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Hans Ruesch suitzarrak sortu zuen Sporting Club de Bastia 1905ean. Alemaniera irakaslea zen Bastiako institutuan.

SC Bastia ez zen profesional bihurtu 1965 arte. Bigarren mailan jokatzen hasi zen eta 1968an lortu zuen lehen mailara igotzea. Orduan hasi zen bere garai onena. 1972an Frantziako Kopako finala jokatu zuen baina Olympique Marseillakoak 2-1 irabazi zion. Olympiquek liga ere irabazita zuenez Superkopa Olympique eta Bastiaren artean artean jokatu zen eta oraingoan Bastia nagusitu zen, bere lehenengo titulua eskuratuz.

1978an UEFA Kopako finala jokatzera iritsi zen, oraingoan PSV Eindhovenek garaitu zuen, etxean 0-0 egin bazuen ere Herbeheretan 3-0 galdu zuen. 1981ean Kopa irabazi zuen finalean AS Saint-Étienne 2-1 garaituz.

Azkenengo titulua 1995ean lortu zuen, Frantziako Ligako Kopa hain zuzen ere. 2002an berriz iritsi zen kopako finalera baina 1-0 galdu zuen FC Lorienten aurrean.

Azken hiru hamarkadetan gehiago ibili da bigarren mailan lehen mailan baino. 2010-11 denboraldian hirugarren maila irabazi, 2011-12an bigarren maila eta 2012-13an lehen mailara igo zen. Ordutik taularen erdialdean ibili da. 2016-17 denboraldian ordea maila galdu zuen eta diru arazo larriengatik 5. mailaraino jeitsiarazia izan zen.

Palmaresa aldatu

Frantzian: 3 aldatu

Korsikan: 17 aldatu

  • Korsikako txapelketa (17): 1922, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1932, 1935, 1936, 1942, 1943, 1946, 1947, 1949, 1959, 1962, 1963.

Europan: 1 aldatu

UEFA Kopa aldatu

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 1978.

UEFA Intertoto Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1997.

Kanpo estekak aldatu