Rutilio Klaudio Namaziano

Rutilio Klaudio Namaziano edo, labur, Rutilio Namaziano, jatorrian latinez Rutilius Claudius Namatianus, IV.-V. mendeetako latinezko poeta erromatar bat izan zen, ezaguna gaurdaino heldu den De reditu suo olerkiagatik. Bertan, Italiatik jaio zen Galiarainoko bidaia kontatzen du.

Rutilio Klaudio Namaziano
Praefectus urbi (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaudius Rutilius Namatianus
JaiotzaGalia, IV. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaV. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpoeta, politikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaBidaldi liburua

Bizitza aldatu

Galian jaio zen familia aristokratiko baten baitan. Karrera politiko arrakastatsua izan zuen eta 414 urtean praefectus urbis izendatu zuten.

Lanak aldatu

Rutilio Namazianoregandik gorde den lan bakarra De redito suo olerkia da, bi liburukietan osatua. Lehenengotik 644 bertso (322 distiko elegiazko) gorde dira, bertako exordioa galduta: bigarrenetik, 68 bertso besterik ez dira geratzen. Erdi Aroan zehar galdurik izan zen olerkia izan zen, harik eta XV. mendearen amaieran Bobbion olerkiaren eskuizkribu bat agertu zen arte. Olerkiaren editio princeps 1520 urtekoa da, Boloniako Battista Pinoren eskutik.