Runaway Train (euskaraz literalki Kontrolik Gabeko Trena) 1985eko Andrei Konchalovsky errusiar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Akira Kurosawa japoniar zuzendariaren gidoi batean oinarritua dago. Bertan, Jon Voight, Eric Roberts, Rebecca De Mornay, Kyle T. Heffner eta John P. Ryan aktoreek antzeztu zuten.

Runaway Train
Jatorria
Argitaratze-data1985
IzenburuaRunaway Train
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, thrillerra, survival film (en) Itzuli, film dramatikoa, prison film (en) Itzuli eta abenturazko filma
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Alaska
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Andrei Konchalovsky
Gidoigilea(k)Paul Zindel
Edward Bunker
Akira Kurosawa
Hideo Oguni
Ryūzō Kikushima (en) Itzuli




[[Kategoria:Ryūzō Kikushima (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaYoram Globus
Menahem Golan
Henry T. Weinstein (en) Itzuli


[[Kategoria:Henry T. Weinstein (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaThe Cannon Group
Ekoizle eragileaHenry T. Weinstein (en) Itzuli
EdizioaHenry Richardson (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaTrevor Jones
Argazki-zuzendariaAlan Hume
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAlaska
Argumentu nagusiarunaway train (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0089941 Filmaffinity: 985935 Allocine: 40864 Rottentomatoes: m/runaway_train Mojo: runawaytrain Allmovie: v42342 TCM: 22395 Metacritic: movie/runaway-train TV.com: movies/runaway-train Netlix: 924442Edit the value on Wikidata

Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Aldiz, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama (Jon Voight) irabazi zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Manny (Jon Voight) izaera gogorreko preso beterano eta erreinzidenteak eta Buck (Eric Roberts) preso gazte, ahobero eta ganoragabeak Alaskako espetxe batetik ihes egin berri dute. Klima izoztu batean barna burututako txango latz baten ondoren tren geltoki batera iritsi eta tren batera igoko dira, baina euren zoritxarrerako jada martxan dagoela gidariari bihotzekoak eman ondoren hil eta abiadura kontrolik progresiboki areagotuz joango da, honela trena bera kontrolik gabe abiatuz. Bestalde, trenan pertsona bakar bat topatuko dute, Sara (Rebecca De Mornay) izeneko langilea. Balaztak alferrikakoak direnez, bi preso iheslariak nahiz neska heriotz ziur eta izugarri batera doaz, hortaz nola edo hala trena gelditzen saiatu beharko dute. Hori gutxi ez balitz, John P. Ryan espetxeko zaindari zital eta burugogorra atzetik jarraika izango dute.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu