Royale Union Saint-Gilloise

Royale Union Saint-Gilloise Belgikako futbol talde onena izan zen XX mendearen lehenengo zatian. Brusela-Hiriburua eskualdean dagoen Saint-Gilles udalerrikoa da jatorriz baina 1920tik aurrera alboan dagoen Forest udalerrian izan du egoitza.

Royale Union Saint-Gilloise
Ezizena(k)Les Unionistes (fr)
Sorrera1897
Futbol zelaiaStade Joseph Marien (Forest)
edukiera: 6.000 lagun
inaugurazioa: 1919
PresidenteaBelgika Tony Bloom
EntrenatzaileaBelgika Marc Grosjean
LigaBelgikako futbol liga
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Palmaresari dagokionez Belgikako bigarren taldea da, RSC Anderlechten atzetik. Europa mailako titulurik ez du baina bi final jokatu ditu, 1976an UEFA Kopan eta 1978an Europako Kopan.

Historia aldatu

Taldea 1897an eratu zen eta lehenengo Liga titulua 1904ean lortu zuen, 1910 artekoak jarraian irabazi zituelarik, 1908ko bigarren postua ezik. 1913an Liga eta Kopa eskuratu zituen eta 1914ean Kopa berri bat jaso zuen. Garai haietan Racing de Bruxelles izan zuen aurkari gogorrena, Unionistek titulu gehiago lortu zituzten hala ere.

Bigarren "urrezko aroa" 30. hamarkadan izan zuen. 1933 eta 1935 artean 60 partida jarraian egin zituen galdu gabe, Belgikan gainditu ez den errekorra. Hiru Liga jarraian irabazi zituen orduan.

1958 eta 1965 artean Hirietako Ferien Kopa jokatu zuen. 1960an final aurrekoetara iritsi zen baina AS Romak kanporatu zuen. 1963 denboraldian bigarren mailara jeitsi zen eta 1980tik aurrera maila apalagoetan ibili da. 1972an lehen mailan aritu zen.

Ia bost hamarkada beranduago, 2021ean lehen mailara izuli zen taldea eta aurreneko denboraldian fase erregularrean lehenengo egin ondoren play-offean txapeldun ordea izan zen.

Palmaresa aldatu

Kanpo estekak aldatu