Roy Lichtenstein (New York, AEB, 1923ko urriaren 27a - New York, AEB, 1997ko irailaren 29a) Estatu Batuetako margolaria izan zen.

Roy Lichtenstein

Bizitza
JaiotzaManhattan eta New York1923ko urriaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan eta New York1997ko irailaren 15a (73 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Isabel Sarisky (en) Itzuli  (1949ko ekainaren 1a -  1965)
Dorothy Lichtenstein (en) Itzuli  (1968 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOhio Estatuko Unibertsitatea
Ohio Unibertsitatea
Art Students League of New York (en) Itzuli
Dwight School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Hoyt L. Sherman (en) Itzuli
Reginald Marsh (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, unibertsitateko irakaslea, eszenografoa, litografoa, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, grabatzailea, artista grafikoa eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)New York
Columbus
New Brunswick (New Jersey) eta Oswego
Enplegatzailea(k)Rutgers Unibertsitatea
State University of New York at Oswego (en) Itzuli  (1957 -  1960)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaPop Artea
Izengoitia(k)Lichtenstein, Roy
Genero artistikoaizadi hila
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0509039 Facebook: LichtensteinRoy Discogs: 2079136 Find a Grave: 8870256 Edit the value on Wikidata
Bartzelonaren aurpegia, R. Lichtensteinek Olinpiar Jokoetarako egina, 1992

Biografia aldatu

Arte ikasketak egin ondoren, New Yorken hartu zuen bizilekua. Pop Art mugimenduko aitzindaria izan zen.

1951tik aurrera urtero egin zituen erakusketak, baina 1960-1961 arte ez zuen jendearen arreta erakarri. Espresionismo abstraktuari uko eginik, Walt Disneyren pertsonaiak erabili zituen bere lehen lanetan. Publizitateko irudi arruntenetan (Look Mickey, 1961), komikietan (Whaam!, 1963), egunkarietan eta telebistan aukeratu zituen bere margogaiak. 1963-1966 urteetan komikietan oinarrituta egin zituen sailak dira Lichtensteinen lanik onenak.

Teknikaren aldetik, moldiztegiko baliabideak erabili zituen, eta oso ezaugarri berezia da haren obran puntu txikiz eginiko trama. Bere koadro komikietan oinarrituei eta koadro batzuetan oinarrituriko lanei (Cézanne andrearen erretratua, 1962), gustu txarrekoak iritzi zieten kritiko batzuek, eta Estatu Batuetako gizartearen kontrako satira gogortzat beste batzuek. Telebista eta garbigailu-sail bat ere egin zuen (1961). 1964tik aurrera bizitza modernoko irudiak bigarren mailan utzi zituen, eta espresionismo abstraktuari buruzko lan ironikoak, 1930eko arte-apaindurazkoan oinarrituriko lanak eta izadi hilak landu zituen. Geroztik, arte modernoaren joera nagusiak beraren molde berezian landu zituen, modu jostari eta ironikoan interpretatuz. Litografia eta serigrafia ere landu zituen, oso egokiak baitira bere estilorako, eta brontzez ere landu zituen bere pinturetatik ateratako elementu batzuk.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roy Lichtenstein  

Erreferentziak aldatu