Rovinj (Istrieraz Ruvèigno edo Ruveîgno, italieraz Rovigno), Istria eskualdeko hiria da. Istria penintsularen mendebaldean dago, itsaso Adriatikoaren ertzetan eta Poreč eta Pularen artean. 13.562 biztanle ditu (2001) eta Herri turistikoa da, bai arkitektura veneziarragatik eta baita udako gaugiroagatik ere. Itsas portu aktiboa ere bada.

Rovinj
Rovinj
Rovigno
Rovigno
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
EskualdeaIstria
Izen ofizialaRovinj
Rovigno
Ровіньо
Jatorrizko izenaRovinj
Rovigno
Posta kodea52210
Geografia
Koordenatuak45°05′N 13°38′E / 45.08°N 13.63°E / 45.08; 13.63
Map
Azalera77.5 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria12.968 (2021eko abuztuaren 31)
−1.326 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia052
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakLeonberg, Camaiore, Adria, Pesaro eta Zvolen
http://www.rovinj.hr/

Populazioa aldatu

13.562 biztanle ditu (2001). Hauetatik %76'31 kroaziarrak dira, %16 italiarrak eta %3'51 serbiarrak. Albaniarrak eta bosniarrak ere badaude. Udan italiarrak, alemanak eta austriarrak etortzen dira nagusiki. Rovinjen oraindik istriera edo rovignese hitz egiten da.

Historia aldatu

Iliriarrek sortu zuten baina erromatarrek eman zioten gaur egungo izenaren sorburua izango zena, Arupinium hasieran, gero Mons Rubinium eta azkenik Ruvinium. Herria kostaldetik banaturik zegoen irla batean eraikiz joan zen. 1283 eta 1797 artean Veneziarren itsas portu garrantzitsuenetakoa izan zen. 1763an kostaldetik banatzen zuen kanala materialez bete zuten Rovigno penintsula bihurtuz.

Istria guztia bezala, 1797tik aurrera Austria-Hungariako Inperioaren barnean egon zen Lehen Mundu Gerran Italiak eskuratu zuelarik. Bigarren Mundu Gerra bukatzean Jugoslavia jabetu zen hiriaz eta bertako biztanle italiar askok alde egin zuten. Kroazierazko Rovinj izena hartu zuen orduan. 1991tik aurrera Kroaziako hiria da.

Ondasun nabarmenak aldatu

Rovinjeko arkitektura guztia veneziar estilokoa da, bai eliza, kaleak, kaia eta gelditzen diren harresiak ere.

Santa Eufemia eliza (Svetog Eufemija): Istriako kanpandorre altuena du, 61 metrotakoa, eta Veneziako San Marko basilikaren kanpandorrearen irudiko egina da. Penintsularen tokirik altuenean dago eta bere inguruan labirinto itxurako kale estuek osatzen dute hiriaren alde zaharra.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu