Routy Gaztea

Henri de Toulouse-Lautrecen margolana

Routy Gaztea (frantsesez: Le Jeune Routy) Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1883an egin zuen lana da. Margolana Frantziako Albiko Toulouse-Lautrec Museoan erakusten da. Tamaina hau da: 61 × 49 zm.

Routy Gaztea
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1882
IzenburuaLe Jeune Routy à Céleyran
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak49 (altuera) × 30 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea eta erretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaToulouse-Lautrec Museoa
BildumaToulouse-Lautrec Museoa
InbentarioaMTL.74

Historia aldatu

Udako oporretan Lautrec gazteak nekazariak erretratatzen aritzen zen, saio bakoitzeko 75 zentimo ordainduz. Adar bat ebakitzeko asmoa zuen nekazaria, familiako lurretan lan egiten zuten langile ugarietako bat zen. Izan ere, Toulouse kondeak probintziako aristokrazia tipikoa ziren, lur jabeak; beren ondasunak errentan jartzen zituzten Midi eta Gironda herrietan.

Ezaugarriak aldatu

Lautrec-ek margotutako paisaiarik ederrena da seguruenik.[1] Lan honetan artistak paisaiaren gaineko pentsamendua ezin hobeto azaldu zuen, hau da, protagonistaren nortasuna hobeto ulertzeko osagarri gisa erabiltzea. Lanak Léon Bonnaten irakaspen akademikoen eragina erakusten du; ikasleei paletan kolore gehiegi ez nahasteko gomendatzen baitzien, horrela gaia argiago gera zedin.

Erreferentziak aldatu

  1. Marianne Ryan, Toulouse-Lautrec, catalogo della mostra, (Hayward Gallery, Londres 1991/10/10 - 1992/1/19 Galeries nationales du Grand Palais, Paris 1992/2/21 - 1992/2/1), Leonardo De Luca Editori, Roma 1991, 104. orr.

Kanpo estekak aldatu