Roundstone (irlanderaz Cloch na Rón) Irlandako mendebaldean dagoen Galwayko konderrian kokatzen den kostaldeko udalerri bat da. Connacht probintzian kokatzen da, Connemara eskualdean. Bertatik hurbil, iparralderuntz, Clifden udalerria du.

Roundstone
Cloch na Rón
giza kokalekua
Roundstone udalerriko portua, atzealdean Connemarako mendiak ikus daitezkelarik. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Eskualdea
Connacht
Galwayko konderria
Connemara
Geografia
Koordenatuak53°24′00″N 9°55′00″W / 53.4°N 9.91667°W / 53.4; -9.91667
Map
Altuera20 m
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakNoyelles-sous-Lens
http://www.roundstone.ie/

Bere aldamenean Galwayko Gaeltacht edo irlandera hiztunen eremua du, nahiz eta gaur egun Roundstone udalerria bera eremu horretatik kanpo gelditu eta ingeles hiztunen eremuan egon.

Roundstone udalerrian urtero Roundstone Summerfest edo Udako Jaialdia delakoa ospatu ohi da, bertan musika herrikoia, ekitaldi ezberdinak eta mota askotako denborapasak burutu ohi direlarik.

Udalerri honetatik ipar-ekialdera Twelve Bens mendilerroa kokatzen da.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu