Rostra rostrum, -i hitz latindarraren plurala da, literalki "karraskatzeko balio duena" esan nahi duena, ia beti, animalien aurpegi, moko edo ahoei erreferentzia eginez. Hedapenez, rostrum, moko formako objektu oro deitua izan zen.

  • ontzi baten ezproia
  • golde baten nabarra
  • lanpara baten muturra
  • mailu baten burua.
Rostra
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′34″N 12°29′05″E / 41.89264°N 12.48461°E / 41.89264; 12.48461
Map

Nautikari dagokionez, rostruma, gerra itsasontzien branka indartzen zuen brontzezko ezproi bat zen, ontzi etsaiak erasotzen zituena hondoratzeko, oso emaitza onak eman zituen arma.

K.a. 338an, Errepublika garaian, Gaio Menio kontsula, volskoen ontzidiaren aurkako gudu batean sartua geratu zen, Antiumeko portuan, non garaipen handi eta erabakigarri bat lortu zuen. Kontsulak, etsaien ontzietako rostrak erauziarazi zituen, Erromara eraman eta Erromatar Foroko hizlari tribunaren harresian jartzeko. Ordutik, hau, Rostra bezala ezagutu zen, eta, hedapenez, izen hori eman zitzaien tribuna horiei. Jatorrian, tribuna honek, errepublikar garaiko foroa eta comitiumaren artean egon behar zuen, orduan banatuak aurkitzen zirenak, eta, beraz, hizlariak, bi albo horietatik entzunak izan zitezkeen.

K.a. 44an, Julio Zesarrek, gaur egun foroan duen kokapenera eraman zuen. Tribunaren ondoan, Augustok eraikitako miliarium aureuma, inperioko galtzada guztien ustezko abiapuntua zena, Saturnoren tenpluarekin muga egiten duen aldetik dagoena, eta umbilicus urbisa, tribunaren iparraldeko muturrean, beranduagokoa.

Foroaren beste muturrean eta Zesarren Tenpluaren podioko zati delarik, bigarren tribuna bat zegoen, rostra divi Iuliak, Aktiumeko guduan preso hartutako egiptoar itsasontzien ezproiekin apainduak.

Hirugarren tribuna bat, uste denez, Kastor eta Polluxen tenpluaren aurrean zegoen, iturriek, Rostra triak aipatzen baitituzte.

Hitz honetatik datozen lokuzioak aldatu

  • In rostra ascendere tribunara igotzea
  • Aliquem pro rostris laudere pertsona bat jende aurrean laudoriotzea
  • Rostra movere herria astindu herri asanbladako tribunatik edo forokotik.

Kanpo estekak aldatu