Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Rosetta (argipena)»


Rosseta edo Raxid[1] (arabieraz رشيد‎ Rašīd) Egiptoko iparraldeko hiri eta portua da. Nilo ibaiaren bokalean dago, deltaren ipar-mendebalean (Buhairah, Egipto Beherea). Meskitak eta kristau elizak (ortodoxo grekoak eta koptoak).

Rosetta / Raxid
رشيد
رشيد‎ (Rašīd)
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Beheira Governorate
Izen ofizialaرشيد
Jatorrizko izenaرشيد
Geografia
Koordenatuak31°24′05″N 30°25′10″E / 31.4014°N 30.4194°E / 31.4014; 30.4194
Map
Altuera15 m
Demografia
Biztanleria125.778 (2021eko uztailaren 1a)
56.831 (2006)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00

Historia aldatu

Bolbitinic hiria zegoen bertan Antzinako Egipton. K.o. 800. urtean, Harun ar-Rashid kalifak sortu zuen hiri berria. Portu garrantzitsua izan zen XVIII. mendean Alexandria berriro gorpuztu zen arte. 1799. urtean, "Rosetta" izeneko harri ospetsua aurkitu zuen Napoleonen armadako ofizial frantses batek: Rosetta harria.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu