Rosenborg jauregia (danieraz Rosenborg Slot) Kopenhageko gaztelu bat da, alemaniar pizkundeko estiloan eraikia. Lorategi ederrak ditu inguruan Kongens Have izenekoak, "Erregearen lorategiak". Putzu bat ere badu jauregiaren atzealdean.

Rosenborg jauregia
Rosenborg Slot
Rosenborg gaztelua.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Koordenatuak55°41′08″N 12°34′39″E / 55.68566°N 12.57748°E / 55.68566; 12.57748
Map
Altitudea7 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1606
JabeaKristian IV.a
KomisarioaKristian IV.a
Izenaren jatorriarose (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaHans van Steenwinckel the Younger (en) Itzuli
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaØster Voldgade 4A, 1350 København K
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Kristian IV.ak eraiki zuen udako jauregi izateko. Denborak aurrera egin ahala Christiansborg jauregia baino gehiago gustatu eta denboraldi luzeak igarotzen zituen bertan. 1710 arte erabili zuten Danimarkako erregeek, baina Frederik IV.aren ondoren bertan behera utzi zen, Erret familiak nahigao baitzuen Frederiksborg gazteluan bizitzea. Altxorraren biltegia bihurtu zen orduan.

1801ean Kristian VII.a bertan babestu zen ingelesek Kopenhage erasotu zutenean. 1833an museo bihurtu zen Rosenborg jauregia.

Egitura aldatu

Gela luzea aldatu

Eraikin osoan gelarik aipagarriena da. 1624ean bertan egin zuten. Hasieran jolaserako gela zena 1700 urtetik aurrera Harrera eta Oturuntza gela bihurtu zen. XIX mendearen bukaera aldera "Zaldunen Gela" izena hartu zuen.

Elementu nagusia Errege-erreginen tronua da, zilarrezko hiru lehoi aurrean dituena.

Bildumak aldatu

XVI eta XIX mendeen arteko Daniar kulturaren adierazgarri diren hamaika artelan daude barnean. Gehienak aristokraziaren artikuluak dira. Koroaren altxorra ere ikusgai dago. 1838an ireki zitzaion publikoari.

Lorategiak aldatu

Gaztelua eraiki aurretik eratu ziren, 1606an hain zuzen ere. 16 hektareako azalera daukate eta urtero bi milioi eta erdi turista izaten ditu batazbeste.

Lorategien atalik zaharrena XVII mendearen hasieran diseinatu zen pizkundeko estiloan. 1669an lorategi berrokoak gehitu zitzaizkion.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu