Roscoe Conkling "Fatty" Arbuckle (Smith Center, Kansas, 1887ko martxoaren 24a - Manhattan, New York, 1933ko ekainaren 29a) estatubatuar zinema mutuko aktore, umorista, zinema zuzendari eta gidoilari bat izan zen.

Roscoe Arbuckle

Bizitza
JaiotzaSmith Center1887ko martxoaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York1933ko ekainaren 29a (46 urte)
Hobiratze lekuaErrausketa (hileta-ohikunea)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Minta Durfee  (1908 -  1925)
Doris Deane  (1925eko maiatzaren 16a -  1929ko abuztua)
Addie McPhail  (1931 -  1933)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkomediantea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0000779 Allocine: 5757 Rottentomatoes: celebrity/william_goodrich Allmovie: p2080 IBDB: 30023
Discogs: 2425245 Find a Grave: 2525 Edit the value on Wikidata

1921eko azaroa eta 1922ko apirilaren artean garai hartan ohiartzun handia izan zuen kasu edo "Fatty Arbuckle eskandaluari" buruzko epaiketak izan zituen, hauetan San Frantzisko hiriko hotel batean ospatutako parranda batean zehar Virginia Rappe aktorea bortxatu eta haren heriotza eragitea leporatu zitzaion, epaiketa hauek Hollywoodeko lehenbiziko "epaiketa-ikuskizunetakoak" izan ziren. Absolbitua izan zen, baina ordurako kasuaren inguruko zurrumurru eta esames ugari sortu eta aktorearen ibilbide profesionala nahiz bizitza pertsonala behin betiko gainbeheran joan ziren.