Idi-erreki

Rosbif» orritik birbideratua)

Idi-errekia[1], rosbifa[2] edo roastbeefa[3][4] (ingelesez: roast beef) labean erregositako idi-okel xamurreko saiheski bat da. Jatorriz, Ingalaterrako sukaldaritzako usadiozko jakia izan arren, ingeles hiztun herrialde ugaritan ere oso hedatua dagoen jakia da, nagusiki Australian. Usadioz igandez zerbitzatzen da, hortik, Sunday roast deritzon eguna. Idi-errekia, barazki eta patatekin zerbitzatzen da (erregosiak, egosiak edo purean), eta Ingalaterra Iparraldean Yorkshire pudding deritzonarekin batera.

Sunday roast delakoa: idi-errekia patata erregosi, barazki eta Yorkshire puddingarekin.

Idi-errekiaren soberakinak hash deritzona egiteko edota ogitartekoan jaten dira. Usadioz, Ingalaterran idi-errekia hotza eta corned beef jakiaren ondoren jatean da. Maiz, errefau mina gehitzen zaio.

Idi-errekia labean pixkanaka erregosten da, bere azalak urre kolorea izan arte, baina guztiz egosi gabe, barnealdea gutxiago erregosia egon behar da, eta batzuen gustuaren arabera gutxi egina ere bai.

Erreferentziak aldatu

  1. «rosbif | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  2. «rosbif» www.ehu.eus (Zehazki - UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  3. «rosbif» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  4. «rosbif» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).

Kanpo-estekak aldatu