Romuloren tenplua denbora luzez Maxentzio enperadorearen Valerio Romulo jainkotutako semeari eskainitako tenplua bezala identifikatua izan zen. Gaur egun, Konstantino I.a Handiaren garaikoa dela pentsatzen da, eta Penateei sagaratua egongo zela. Jatorrizko tenplua, agian, Maxentzioren Basilika dagoen tokian egongo zen. Behin azken basilika hau eraiki ondoren, auzora pasa zen, orain dagoen tokira.

Romuloren tenplua Erromatar foroan.

Adreiluzko eraikinaren oinplanoa biribila da, fatxada kurbo batekin, beronen erdian, sarrera irekitzen delarik, albo banatan, trabertinozko oinarriak eta haitzurdinezko kapitelak dituzten porfirozko zutabe bana duela, haitzurdinezko arkitrabe bat eusten dutenak. Brontzezko atea, jatorrizkoa da. Eraikinaren alde banatan, lau horma-hobi eta bi gela luzanga eta absidedunak daude, aurretik, Penateen estatuak izango zituzten haitzurdin zaindunezko zutabeak zituela.

VI. mendean, tenplua, Kosme eta Damian Santuen elizaren elizpea izatera pasa zen, Bakearen Foroa zenaren zati handi batean eraiki zena.

Kanpo estekak aldatu