Roland Emmerich (Stuttgart, 1955eko azaroaren 10a) zinema-zuzendari alemaniarra da.

Roland Emmerich

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoland Emmerich
JaiotzaStuttgart1955eko azaroaren 10a (68 urte)
Herrialdea Mendebaldeko Alemania  (1955 -  1990)
 Alemania  (1990 -
 Ameriketako Estatu Batuak  (2011 -
BizilekuaLos Angeles
Stuttgart
Londres
New York
Lehen hizkuntzaalemana
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Telebista eta Film Unibertsitatea
(1977 -
Hizkuntzakalemana
estatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli

IMDB: nm0000386 Allocine: 15633 Rottentomatoes: celebrity/roland_emmerich Allmovie: p88961 TCM: 57415 TV.com: people/roland-emmerich
Musicbrainz: 5b40da8c-b3f9-4e01-b235-17234d24b451 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gaztetan, eskultura eta pintura landu zituen, eta Stuttgarteko Arte Akademian egin zituen arte-ikasketak. Publizitatearen munduan hasi zen lanean, eta, gero, zinemara jo zuen. 1979an filmatu zuen lehenengo proiektua, Franzmann. Municheko Zinema eta Telebista Eskolan zinema-ikasketak egin zituen, eta The Noah's Ark Principle (1932) film laburrarekin graduatu zen. Film horrekin inauguratu zen 1984ko Berlingo Jaialdia.

Ondoren, Emmerichek produkzio-etxe bat sortu zuen, Centropolis Films. Hainbat bidaia egin zituen Estatu Batuetara, eta garai hartako efektu berezietako laborategi ospetsuenekin jarri zen harremanetan. Hala, estatubatuar kapitalarekin egin zuen lehenengo film luzea, Universal Soldier (1992). Arrakasta handia izan zuen, eta, ondoren, Stargate (1994) egin zuen. Film hartan, besteetan bezalaxe, efektu bereziek dute garrantzirik handiena. 1996an, Independence Day egin zuen. Film haren bidez, Hollywoodeko magnate handien konfiantza lortu zuen. 1998an, Godzilla lana filmatu zuen, izen bereko mamuari buruzko lana. Lan horretan ere, izugarriak dira efektu bereziak eta ordenagailu bidezko efektuak.

Orduz geroztik egindako lanak hauek dira: The Day After Tomorrow (2004), 10,000 B.C. (2008), 2012 (2009) eta Anonymous (2011).

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Emmerich