Roger Ackroyden Hilketa

Roger Ackroyden hilketa (The Murder of Roger Ackroyd, ingelesez) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1926an argitaratu zen Erresuma Batuan.

Roger Ackroyden hilketa
Datuak
IdazleaAgatha Christie
Argitaratze-data1926
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Murder of Roger Ackroyd
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaWilliam Collins, Sons (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaCharles Lucien Léandre (en) Itzuli
Euskaraz
IzenburuaRoger Ackroyden hilketa
ItzultzaileaAinhoa Eder Zabala
Argitaratze-data2004
Orrialdeak379
ISBN978-84-8748-459-92

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Arrats batez, Roger Ackroydek bere kezkak kontatzen dizkio Sheppard doktoreari. Bezperan, Ackroyden emazte izatar zegoen alargunak bere burua hil du xantaia bati ihes egiteko. Urte bat lehenago bere senarra hil zuen. Bere burua hil baino lehen, gutun baten bidez, xantaia egiten dion pertsonaren izena jakinarazten dio Ackroydi. Hala ere, handik laster Ackroyd sastadaz hilda aurkitzen dute.

Pertsonaiak aldatu

  • Hercule Poirot: kasua ikertzen duen erretiratutako detektibe belgikarra.
  • Roger Ackroyd: negozio-gizon aberatsa; bere etxean aurkitzen dute hilda.
  • Ackroyd andrea: Roger Ackroyden alarguna. Haren etxean bizi da.
  • Flora Ackroyd: Roger Ackroyden iloba.
  • Ralph Paton kapitaina: Roger Ackroyden semeordea.
  • Ursula Bourne: Roger Ackroyden etxeko harrera-neskamea.
  • Hector Blunt komandantea: Roger Ackroyden lagun ehiztari eta abenturazalea, bere etxean dago gonbidatuta hura hiltzen dutenean.
  • Geoffrey Raymond: Roger Ackroyden idazkaria.
  • John Parker: Roger Ackroyden etxezaina.
  • Elizabeth Russell: Roger Ackroyden etxeko giltzaria.
  • Charles Kent: Elizabeth Russellen semea.
  • James Sheppard doktorea: liburuaren narratzailea, King’s Abbott herriko doktorea eta Poiroten laguntzailea ikerketan.
  • Caroline Sheppard: Sheppard doktorearen arreba, berarekin bizi dena.
  • Dorothy Ferrars: bere senarra pozoitu zuen emakumea; xantaia bat jasaten du horregatik eta bere burua hiltzen du.
  • Ashley Ferrars: Dorothy Ferrarsen senarra, emazteak pozoitua.
  • Folliott andrea: Ursula Bourneri buruzko erreferentzia onak eman zituena.
  • Melrose koronela: King’s Abbott herriko poliziaburua.
  • Raglan inspektorea: Cranchester hiritik etorritako inspekotorea.
  • Davis inspektorea: King’s Abbott herriko inspektorea.
  • Hammond jauna: Roger Ackroyden abokatua.

Kanpo estekak aldatu