Roberto Sebastián Antonio Matta Echaurren (Santiago, Txile, 1911ko azaroaren 11a - Civitavecchia, Italia, 2002ko azaroaren 23a) txiletar margolaria izan zen. Bere herrialdeko artistarik ospetsuenetariko bat da, espresionismo abstraktua eta surrealismo landu zuena.

Roberto Matta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoberto Sebastián Antonio Matta Echaurren
JaiotzaSantiago1911ko azaroaren 11
Herrialdea Txile
 Frantzia
BizilekuaParis
Tarquinia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaCivitavecchia2002ko azaroaren 23a (91 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTxileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa
Colegio de los Sagrados Corazones de Santiago (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
italiera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, arkitektoa, diseinatzailea, grabatzailea, litografoa eta artista grafikoa
Lantokia(k)Santiago
Paris
Erroma eta New York
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Mugimenduasurrealismoa
Izengoitia(k)Matta, Matta Echaurren, Roberto Sebastián, Matta, Roberto Sebastian, Matta Echauren, Roberto Sebastian Antonio eta Matta Echaurren, Roberto Antonio Sebastián
Genero artistikoaarte abstraktua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
robertomatta.com

Bizitza aldatu

Arkitektura ikasketak egin zituen Santiagoko Unibertsitate Katolikoan, eta handik Parisa aldatu zen. Parisen Le Corbusierrekin lan egin zuen. 1935 inguruan García Lorca, Dalí eta André Breton ezagutu zituen Espainian. Handik bi urtera Le Corbusierren lantegia utzi eta surrealismoaren bidetik abiatu zen; urte hartan bertan surrealisten erakusketan ikusgai jarri zituen bere marrazkiak. 1938an olio pintura lantzen hasi zen, Barne paisaiak (izen hori jarri zien egileak bere hasierako obrei) paisaia fantastikoen sailarekin.

1939an Europatik New Yorkera ihes egin zuen, eta han iheslari surrealistekin harremana izan zuen (Duchamp, Ernst, Tanguy, Masson, Breton). 1940an bakarkako lehen erakusketa egin zuen, eta 1942an Erbesteko artistak erakusketan parte hartu zuen New Yorken. Ondoren Mexikora aldatu zen, eta 1949az gero Italiara, Ingalaterrara eta Frantziara bidaiatu zuen. 1940ko hamarraldian espresionismo abstraktuaren berrikuntzak iragarri zituen. Bere obretan automata hibrido eta intsektu tankerako izaki izugarriak agertzen dira, adibidez, Eros precipitado (1944, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan) obran. Surrealismoaren eragina nabarmentzen da Mattaren margolaritzan, zeinuak izaki beldurgarriak dira, gizarte modernoaren zibilizazio teknologikoaren ezaugarri, eta gizakiak makinaren aroan bizi duen bakardadea adierazten du.

Baina 1950 inguruan, 1948an hain zuzen, surrealistekiko lotura eten eta Erromara joan zen. Han, espazio kosmikoan igerian ageri diren forma organikoak eta irudi onirikoak alde batera utzita, espresionismoaren hurbilagoko bide bati heldu zion. 1960ko hamarraldian erreferentzia politikoak agertu zituen. 1970ean irudi kosmiko eta apokaliptikoen bidez Augusto Pinocheten estatu kolpearen ondorengo Txileko egoera salatu zuen. Obra aipagarriak ditu Lurra gizakia da (1941), Djamila gaia, Espainiako Gerra Zibilean oinarritua (1962) eta Batasunaren egoerari buruz (1965).

Lan nabarmenak aldatu

  • Morfologías sicológicas (1938-1939)
  • Pista fabulosa de la muerte (1941)
  • El vértigo de Eros (1944)
  • La cuestión Djamile (1958)
  • La vida Allende la muerte (1973)
  • El primer gol del pueblo chileno (1971)

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Matta