Robert d'Auxerre

historialari frantziarra

Robert d'Auxerre (1156 inguru-1212) Yonne departamenduan dagoen Auxerreko Saint-Marien monasterioaren kronikagile frantziarra izan zen.[1] Historialari honen inguruan oso informazio gutxi dago; kritiko batzuek monasterioko ofiziala zen Robert Abolant gizonarekin identifiatzen saiatu dira baina ez dago demostratuta.

Robert d'Auxerre
Bizitza
Jaiotza1156
Heriotza1212 (egutegi gregorianoa) (55/56 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkronikagilea eta monjea
Lan nabarmenak

Obra aldatu

Milo de Trainel-ek (1155-1202) abadeak eskatuta, Robert d'Auxerrek Chronicon liburua idatzi zuen, hau da munduaren historia, ohikoa zenez mundua sortu zenetik 1211 arte. 1181 aurreko urtetako historia azaltzeko beste egileen lanak erabili zituen: Prosper Akitaniakoarenak, Sigeberto Gemblouxekoa idazlearenak eta beste batzuk. Benetan Robert d'Auxerrena 1181 urtetik 1211 urtera egindako testuak dira.

Chronicon Frantziako historia ezagutzeko oso iturri interesgarria da, batez ere Filipe II.a Frantziakoaren garaikoa. Garrantzitsua da baita ere ematen duen Gurutzadeei buruzko informazioa zein beste herrialdetako informazioak.[2] Auguste Molinier-rek Robert d' Auxerre Erdi Aroko historialari onena bezala definitu du.

Ondorengo historialari askok liburu honetan oinarritu ziren. Chronicon 1608an argitaratu zen lehen aldiz, Troyes herrian; edizioaren arduraduna Nicolas Camuzat (1575-1655) izan zen.

Eskuliburua Auxerren gordetzen da gaur egun.

Bibliografia aldatu

  • A. Molinier, Les Sources de l'histoire de France, III., IV. eta V. liburukiak (1903–1904).

Erreferentziak aldatu

  1. https://data.bnf.fr/fr/16844237/robert_d_auxerre/
  2. Neel, Carol (1988). "Man's Restoration: Robert of Auxerre and the Writing of History in the Early Thirteenth Century". 44: 251–274.

Kanpo loturak aldatu